1988ko Neguko Olinpiar Jokoak

1988ko Neguko Olinpiar Jokoak, Kanadako Calgary hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen XV. edizioa izan zen. Udako Olinpiar Jokoen urte berean ospatu zen azkenaurreko Neguko Olinpiar Jokoen edizioa izan zen. Arrakasta ekonomiko handia izan zuten, eta milioika dolarreko irabaziak izan zituen. Urte honetan, Neguko Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak egoitza ezberdinetan ospatu ziren azken edizioa izan zen.

1988ko Neguko Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1988ko otsailaren 13a - 1988ko otsailaren 28a
Data1988ko otsaila
Edizio zenbakia15
1984
1992
KokalekuCalgary
HerrialdeaKanada
Partehartzaile kopuru57
1.423
MaskotaHidy and Howdy (en) Itzuli
Kirolanegu-kirol
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko46
Osatuta

Webguneolympics.com…

Historia

aldatu

Aurrekariak

aldatu

Calgaryk, joko hauetako hiri antolatzaile bezala izendatua izan aurretik, beste bi alditan aurkeztu zuen bere hautagaitza, 1964 eta 1968koetarako.

Calgary, hautagai izendatua izan zen 1981eko irailak 30ean. Baden-Badenen egin zen bozketa, eta, lehen itzulian, Italiako Cortina d'Ampezzo eta, bigarrenean eta erabakigarrian, Falun hiri suediarra garaitu zuen, 35 aldeko bozkarekin.

Gobernuko estamentu ezberdinak Jokoen antolakuntzan murgildu ziren, eta, honela, Gobernu federalak 225 milioi dolar eman zituen, Alberta probintziak 125 milioi, eta Calgary hiriak berak, 50 milioi. ABC telebista kateak, telebista eskubideak erosi zituen, garai hartarako errekorra izan zen 398 milioi dolargatik. Gainera, beste 90 milioi, lizentzia eta babesleen bidez lortu ziren.

Zuzi olinpikoak, Kanada 88 egunetan zeharkatu zuen, eta hiritarrek, kilometro bateko ibilbideetan zuzia eramateko lehiaketa bat sortu zen.

Dominak

aldatu
Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Sobietar Batasuna 11 9 9 29
2   Alemaniako Errepublika Demokratikoa 9 10 6 25
3   Suitza 5 5 5 15
4   Finlandia 4 1 2 7
5   Suedia 4 0 2 6
6   Austria 3 5 2 10
7   Herbehereak 3 2 2 7
8   Alemaniako Errepublika Federala 2 4 2 8
9   AEB 2 1 3 6
10   Italia 2 1 2 5

Une handiak

aldatu
  • Finlandiako Matti Nykänenek, eski jauzi probatako izarra izan zen, hiru urrezko domina irabaziz.
  • Yvonne van Gennip patinatzaile herbeheretarrak ere, hiru urre irabazi zituen abiadurako probetan, horretaz gain, bi munduko errekor gaindituz.
  • Alberto Tomba italiarrak, bi urre irabazi zituen eski alpetarrean.
  • Eslalom Superrerraldoi probak, bere debuta egin zuen Jokoetan, gizonezko zein emakumezkoetan.
  • Curlinga, estilo libreko eskia eta pistako abiadura irristaketa, erakustaldi probak izan ziren.
  • Jamaika izan zen jokoetako ikuskizuna bobsleighean. Esperientzia handirik gabeko taldea zen, eta ez zuen dominarik lortu. Baina talde honetako bobsleigh kirolarien grinaren ondorioz, ikusleen miresmena piztu zen. Honek, 6 urte beranduago, Cool Runnings izeneko filma inspiratu zuen.

Maskotak

aldatu

Jokoetako maskota ofizialak, Hidy eta Howdy izeneko bi hartz polar izan ziren. Izenak, Calgaryko zooak antolatutako lehiaketa baten bidez aukeratuak izan ziren. Lehiaketa horretan, 7.000 proposamen baino gehiago egin ziren.


Aurrekoa
1984ko Sarajevoko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko XV. Olinpiar Jokoak
1988
Ondorengoa
1992ko Albertvilleko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

aldatu