Aintzane Usandizaga

gipuzkoar idazlea

Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1988ko apirilaren 15a) gipuzkoar idazlea da.

Aintzane Usandizaga
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1988ko apirilaren 15a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Malagako unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 1004

Biografia aldatu

Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Kultura Artistikoaren Gizarte Garapenetan Graduondokoa egin zuen Málagako Unibertsitatean (UMA).[1] Hainbat kultur proiektu eta zentrotan egin du lan.[1] Kabitu ezina argitaratu zuen 2019an, literatur arloko bere lehen lana, eta, urte bereko Etxepare Saria eskuratu zuen, Etxe honetan (Pamiela, 2019) Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera egindako albumari esker. Berria egunkarian eta Hitzen Uberan agerkari digitalean ere kolaborazioak egindakoa da.

Lanak aldatu

Nobelagintza aldatu

  • Kabitu ezina (2019, Elkar)

Album ilustratuak aldatu

  • Etxe honetan (2019, Pamiela). Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Gaston ilustratzailearekin batera ondutako lana.[2] XIII. Etxepare Saria eskuratu zuen lan honek,[3] bai eta Ikastolen Elkartearen Juul saria ere, 2021ean.[4]
  • Esther Ferrer eta denbora, album ilustratua ondu dute Aintzane Usandizagak eta Aran Santamariak, artistaren lana berrinterpretatuz. Emakume artistei eskainitako Bagara bildumako lehen liburua da.(2022, Pamiela).[5]

Sariak aldatu

Etxepare eta Juul sariez gainera, Zumaiako Udalak antolatu ohi duen Julene Azpeitia ipuin-lehiaketan bi sari ditu irabaziak: 2014an, lehen saria lortu zuen (Kolokan ipuina),[6] eta 2018an, bigarren saria (Bazterbideak ipuina).[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  2. «Tamaina Handia - Kalandraka: Etxe honetan» pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  3. «Asier Iturraldek eta Aintzane Usandizagak irabazi dute 2019ko Etxepare Saria "Etxe honetan" album ilustratuarekin» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  4. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Asteazkenean banatu ziren Ikastolen Elkartearen Juul sariak» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  5. Sarasola, Ainhoa. «Denbora zatikatzea eta jostea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  6. ane. «Kolokan — Zumaia» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  7. jurbieta. «Bazterbideak — Zumaia» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.