Idoia Hernández
Idoia Hernández Toledo "HATXE" (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) piano-jotzailea eta musikagilea da.[1]
Idoia Hernández | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1988 (36/37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea eta musikagilea |
![]() |
Biografia
aldatuPiano ikasketak egin zituen Idoiak Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan eta Donostiako nazioarteko txapelketan bitan aipamen berezia jaso zuen, 15 eta 16 urte zituela. Ingeniaritza ikasi zuen, eta hainbat urtez horretan aritu ostean, 2014an hori alde batera utzi eta Mikelazulo kultur elkartean hasi zen lanean; hasieran, kultur programatzaile eta aktibista gisa, eta, ondoren, sortzaile moduan. Egun musikaria dihardu, Mukuru kolektiboko kide da, eta Musikari elkarteko zuzendaritza batzordean egon da 2023ra arte.
Musikari ibilbidea
aldatuIdoia Hernándezek 2017an bere bakarkako Lehena diskoan musika klasiko garaikideko doinuak jaso zituen pianoarekin eta autoekoitzi egin zuen 15 abestiz osaturiko bilduma.[2]2020an kaleratu zuen bigarren lana Panpin hautsien dantza izenekoa Jurdana Otxoa, Peru Galbete eta Ilargi Agirrerekin batera garatutakoa.[3] Diskoaren azalean honela dio: "Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete".[4] Eta hirugarrena, Panpin hautsien dantza 2 (2022)[5] beste bide bat jarraitu du, sinteak, eta elektronika gehituz. Honekin batera hiru bideo PANPINA, ZAURIA eta KALI kaleratu zituen Meta Crowdfunding[6] kanpainaren babesarekin. Panpinen iruditeriarekin jarraituz, berriki 2024ko Musikaste jaialdian Panpin Orkestra kontzertua taularatu du Herri Arte Eskolako orkestrarekin. [7][8]
Horrez gain, Oscar Manso poeta eta musikariarekin 2Bat proiektua konpartitzen du, eta Metrokoadroka Sormen Laborategia kolektiboarekin ere hainbat ikuskizun performatibotan parte hartu du.
Enkarguz ere lan ugari egin ditu, adibidez, Neri(h)ari dantza konpainiaren Nunavut ikuskizuneko zuzeneko musika (2022); Metrokoadrokaren Bidaide ikuskizuneko zuzeneko musika (2022); AiDoProject konpainiaren En Picado ikuskizuneko zuzeneko musika (2021); EIZIE Elkarteak Senez aldizkariaren 50. alea ospatzeko kanta (2018); konfinamendu garaian, Errenteriako Udalaren Kultur Labea egitasmorako bideo poetikoa (2020); Oiartzungo udalaren Kulturbirusa egitasmoaren barruan, Eneko Gil dantzariarekin egindako Hiru biñaka ikuskizun laburra (2020) eta abar. Booktegin bertan ere kolaboratu du HATXEk, Harkaitz Canoren Azken aurreko manifestuaren aurkezpen musikatuan (2018), hain zuzen ere.
2019an Azpeitiko Sorkuntza beka jaso zuen Histeria bideoklip esperimentala sortzeko.[9]
Diskografia
aldatu- Lehena (2017)
- Panpin hautsien dantza (2020)
- Panpin hautsien dantza II (2022)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Idoia Hernandez Toledo (HATXE) — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Hernandez Toledo, Idoia. «Lehena diskoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
- ↑ «Idoia Hernández 'Hatxe' presenta su segundo trabajo 'Panpin hautsien dantza'» El Diario Vasco 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
- ↑ «Panpin hautsien dantza, by Idoia Hernández "HATXE"» Hatxe (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Teso, Begoña del. (2021-09-19). ««Era como raro; mayoría de chicas en la Musika Eskola pero ningún grupo»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2021-09-24). «[Erreportajea Sorkuntzari leiho berriak zabaltzen»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Panpin Orkestra» Musikaste 2024 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Hatxe' estrena Musikaste 2024» El Diario Vasco 2024-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ «Idoia Hernandez Toledo (HATXE) — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).[Betiko hautsitako esteka]