Louise Nevelson (1899ko irailaren 23a - 1988ko apirilaren 17a) estatubatuar eskultorea izan zen, kanpoaldeko bere kolore bakarreko, zurezko paretako artelanengatik ezaguna. Errusiar Inperioko Poltavako oblastean jaio zen, egungo Ukrainian, baina familiarekin erbesteratu zen Estatu Batuetara XX. mende hasieran. Nevelsonek eskolan ikasi zuen ingelesa, etxean yiddish hitz egiten baitzuten.

Louise Nevelson
Louise Nevelson, Lynn Gilbert (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Pereiaslav Itzuli1899ko irailaren 23a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1988ko apirilaren 17a (88 urte)
Hobiratze lekua Acworth Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Rutgers University Itzuli
Art Students League of New York Itzuli
Hizkuntzak Yiddisha
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, margolaria eta diseinatzailea
Lan nabarmenak Sky Landscape Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Abstract Artists Itzuli
www.louisenevelsonfoundation.org

1930 hasieran, arte ikasketak egin zituen New Yorkeko Art Students Leaguen eta, 1941ean, bere lehen bakarkako erakusketa egin zuen. Hans Hofmann eta Chaim Grossen ikaslea izan zen, eta Nevelsonek arte kontzeptual goiztiarrarekin esperimentatzen hasi zen, aurkitutako objektuak erabiliz; pinturan eta inprimaketan lardaskatu zuen, bere lan ibilbidea eskulturara eman arte. Gehienean zurez sortuak, bere eskulturak puzzle modukoak ziren: horma eskulturetan edo artelan zutun independenteetan, ebaki ugari zituen gainean modu bihurrietan jarriak, askotan 3-Dan.

Bere irudiek askotan zuri edo beltzez pintatuak izatea dute ezaugarri.[1] Nazioarteko arte eszenan itzala hartu zuenean, Nevelsonen lana 31. Veneziako Bienalean erakutsi zen. Bere artelanak museo eta konpainia garrantzitsuetan ikus daiteke. Nevelson Estatu Batuetako XX. mendeko eskulturgintzako pertsonaia garrantzitsuenetako bat da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Home | Birmingham Museum of Art» artsbma.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-17.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu