Maryse Urruty

baxenafar aktorea

Maryse Urruty (Martxueta, 1988ko abuztua) antzezle euskalduna da.

Maryse Urruty
Bizitza
JaiotzaMartxueta1988ko abuztua (35 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
BizilekuaBaiona
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Sortzez, Martxuetakoa izan arren, gaur egun Baionan bizi da. Donibane Garaziko lizeoan zenean hasi zen antzerkigintzan, Antton Luku irakasle zuela. Okzitaniako Tolosan egin zituen Zientzia Politikoak. Halere, antzokiek gehiago erakartzen zutenez, Parisko l'École du Jeu antzerki eskolan izena eman eta hango ikasketak amaitu ostean, bere konpainia muntatu (13R3P izenekoa) eta beste konpainia batzuekin elkarlanean hasi zen. Orain, Euskal Herrira itzulita, elkarlanekin segitzen du eta antzerkian euskaraz aritzeko gogoz. Martxan jarri nahiko lukeen proiektu bat: euskaraz eta emakume askorekin eginiko obra bat.

Kanpo estekak aldatu