Carmen Carbonell
Carmen Carbonell Nonell, ezaguna Carme Carbonell edo Carmen Carbonell izenez(Bartzelona, Katalunia, 1900eko martxoaren 19a - ib., 1988ko azaroaren 27a) kataluniar aktorea eta antzerki-enpresaburua izan zen.[1]
Carmen Carbonell | |
---|---|
Carmen Carbonell, 1944 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carme Carbonell i Nonell |
Jaiotza | Bartzelona, 1900eko martxoaren 19a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1988ko azaroaren 27a (88 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Antonio Vico Camarer (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta enpresaburua |
|
Biografia
aldatuGurasoan San Andreu del Palomarreko Antoni Carbonell eta Zaragozako Enriqueta Nonell izan ziren.[2]
Ondorengo aktoreak izan ditu. Jorge Vico aktorea semea da (1933-1977) eta Antonio Vico aktorea biloba (1956-), zein Maribel Lara aktorearekin ezkonduta dagoen (1971-).
Aktore ibilbidea
aldatuXX. mendeko espainiar antzerkiko dama handienetako bat 1914an hasi zen eszenatokietan, eta artean txikia zen Printzesaren Antzoki zaharrean (gero María Guerrero Antzokiabihurtuta).
Margarita Xirgu-ren konpainiatik igaro ondoren, hogeita hamarreko hamarkadatik Madrilgo Lara Antzokira joan zen. Hantxe ezagutu zuen bere senarra, Antonio Vico aktorea, eta harekin sortu zuen konpainia propioa. Besteak beste, Carlos Arnichesen Para ti es el mundo (1929) estreinatu zuen.
Gerra Zibilaren ondoren, senar-emazteak Concha Catalárekin eta Manuel Gonzálezekin elkartu ziren, eta Los Cuatro Ases konpainia sortu zuten. 1940 eta 1950 hamarkadetan arrakasta handia lortu zuten
1962an, Josep Pousen La senyora àvia vol marit/ Baserritar andreak senarra nahi du lana interpretatu zuen, lehen aldiz, katalanez.[3] 1978ko martxoaren 3an estreinatu zen Bartzelonan Salvador Espriuren Una altra Fedra, si us pla/ Beste Fedra bat, mesedez, Nuria Espert eta Lluís Pasqual gazte baten zuzendaritzapean.[4][5]
Lanak
aldatuAntzerkian
aldatuCarmen Carbonellek parte hartu zuen antzerki-muntaien artean Mariana Pineda (1927), La princesa Bebé (1927), Más fuerte que el amor (1928), Pigmalión, Los Palomas, Gigí, Harold eta Maude, Margarita eta los hombres, La Casa de Bernarda Alba, ¡Viva lo imposible! (1939), Y amargaba (1941), El aprendiz de amante (1947), La señal que se espera (1952), Chocolate a la española (1953), Otra Fedra, si gustais, La casamentera (1960) eta Los caciques (1962).
Azken urteetan, George Bernard Shawren Pigmalion lanean (1964) parte hartu zuen, Arthur Millerren Después de la caída (1965), Alfonso Pasoren Mostrar a un sinvergüenza (1967-1968), Jaime Salom-en Los delfines (1969), Antonio Buero Vallejoren La doble historia del doctor Valmy (1976), Federico García Lorcaren La Casa de Bernarda Alba (1976), Ben Jonsonen Volpone, edo Molière-ren El mal imaginario.
Zineman
aldatuHaren karrera zinematografikoa askoz diskretuagoa izan zen, eta titulu aipagarri gisa aipa daitezke Ladislao Vajdaren Marcelino pan y vino (1955), Jorge Grauren El secreto inconfesable de un chico bien (1976), Pedro Olearen El hombre llamado Flor de Otoño (1978) eta Luis García Berlangaren Nacional III eta telebistarako Ana Diosdadoren El okapi.
Sariak
aldatu- Antzerki Sari Nazionala, 1959an eta 1980an.
- Madrilgo María Guerrero saria.
- Arte Ederren Zirkuluaren domina.
- Valladolideko Urrezko Domina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio — Teatro.es» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ Registre de Naixements de l'Ajuntament de Barcelona, any 1900, número de registre 2914./ Bartzelonako Udaleko Jaiotzen Erregistroa, 1900. urtea, 2914 erregistro zenbakia.. .
- ↑ «Hemeroteca - La Vanguardia - Home» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ «Hemeroteca - La Vanguardia - Home» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ (Katalanez) «Una altra Fedra i unes altres anècdotes, si us plau» Núvol (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).