Iñaki Palacios

Gasteizko musikaria

Iñaki Palacios (Gasteiz, Araba, 1988) musikaria da.

Iñaki Palacios
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta txistularia

Biografia aldatu

2005ean “Insausti Txobito” Euskadiko txitulari gazteen txapelketa irabazi zuen Hernanin eta 2007an Euskadiko Musikari gazteen txapelketan bigarren saria jaso zuen. Jesus Guridi kontserbatorioan eta Luis Aranburu eskolan txistu eta gitarra ikasketak egin ondoren 2011ean Bartzelonara joan zen SAE intsitutuan soinu ikasketak egitera[1].

Gaur egun Basauriko Udal Musika Eskolako txistu irakaslea da eta Eusko Jaurlaritzako ekitaldietan txistulari lanetan aritzen da[1].

2017an atera zuen aurreneko diskoa, Lurra, Ardoa, Dantza izenekoa. Musika tresna anitzak erabiliz Arabar Errioxako lurraldearen pertsonalitate eta izaera plazaratzea zuen helburu. Josu Sanchez koreografoarekin eta Mulixka Dantza Taldearekin osaturiko ikuskizuna taularatu zuen[2]. 2019an bigarren diskoa atera zuen, Harria izenekoa. Txistua, harrizko txalaparta eta esku-soinua integratzen ditu[3]. Mulixka Dantza Taldearekin osaturiko koreografian Iñaki Perurenak ere hartu zuen parte.

2021. urtean hirugarren diskoa argitaratu du, Baltik izena duena. Irlandako The Gael’s bandaren laguntza izan du[4].

Diskografia aldatu

  • Lurra, Ardoa, Dantza (2017, Baga Biga)
  • Harria (2019, Baga Biga)
  • Baltik (2021, Baga Biga)[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Iñaki Palacios» Escuela de Música de Basauri (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  2. «Producciones Baga Biga. Ideas musicales.» www.baga-biga.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Harria – Iñaki Palacios» Diariofolk (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-23). «Iñaki Palacios |Baltik» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  5. «Baltik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).