Thomas "Tom" Neuwirth (Gmunden, 1988ko azaroak 6a) abeslari eta drag queen austriarra da, Conchita Wurst drag pertsonaiaren paperean agertzen dena. Wurst nazioarteko arretara etorri zen Austriako ordezkari bezala 2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuenean "Rise Like a Phoenix" abestiarekin.

Conchita Wurst
Bizitza
Izen osoa Thomas Neuwirth
Jaiotza Gmunden Itzuli1988ko azaroaren 6a (31 urte)
Herrialdea  Austria
Lehen hizkuntza alemana
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, modeloa, Drag queena eta argazki-zuzendaria
Lantokia(k) Austria
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Conchita Wurst
Genero artistikoa popa
Ahots mota Q5492408 Itzuli
Musika instrumentua Klarinetea
ahotsa
Diskoetxea Sony Music
Sony Music Entertainment Austria Itzuli
IMDb nm4690036
www.conchitawurst.com

Gmundenen jaioa, Neuwirth Graz hirira bizitzera joan zen modan espezializatutako heziketa jasotzera, 2007an Starmania telebista lehiaketan parte hartuz abeslaritza munduan hasi zen arte. Ondoren denbora gutxi iraun zuen Jetzt Anders! boy band-eko kide izan zen. 2011an agertu zen Neuwirth Conchita Wurst bezala lehenengo aldiz; Conchita Wurst emakumezko bizardun pertsonaia bat izanik. 2012an Wurst bigarren izan zen Eurovision-en Austria ordezkatu ahal izateko lehiaketan.

2014an Austria Eurovisionen ordezkatzeko aukeratua izan zen, bertan puntu gehien jaso zituelarik. Honek nazioarteko arreta ekarri zion eta gay ikono bilakatu zen, hainbat LGBT harrotasun ekiltalditan, Europako Parlamentuan edo Vienako Nazio Batuen egoitzan antzesteko gonbidapenak lortuz.

Diskografia (Albumak)Aldatu

  • Conchita (2015)
  • From Vienna with Love (2018)
  • Truth Over Magnitude (2019)

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Conchita Wurst  


  Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.