Unai Gaztelumendi
Unai Gaztelumendi Arandia (Añorga, Gipuzkoa, 1988) bertsolaria eta marrazkilaria da, Beñat Gaztelumendiren anaia. Hainbat bertso-eskolatan ibilia, baita irakasle gisa ere.
Unai Gaztelumendi | |
---|---|
![]() (2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Añorga, 1988 (36/37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, diseinatzaile grafikoa eta marrazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bertsolari
aldatuUnai eta Beñat Gaztelumendi elkarren artean 13 hilabeteko tartea duten anaiak dira. 18 urte bete arte dena egiten zuten elkarrekin, baina adin horretatik aurrera bakoitza bere bidea urratzen hasi zen.[1] Bertso-eskoletan elkarrekin aritu ziren: Igeldon hasi ziren, Antiguako Luberrin, gero Hernaniko bertso eskolara, Bilboko Santutxun… Añorgan ere sortu zuten eskola. Anaia bien bideak 2021ean berriz elkartu ziren Bidea da borroka komikia egiteko.[2]
Gazte gaztetatik txapelketa eta sariketa ugaritan parte hartu duena, besteak beste: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2007, 2011 eta 2015), Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2005). Gazte sariketa askotan kantatua. Plazatik Gaztetxera, Hernandorena eta Mikel Laboa sariketetan irabazle. 2005ean Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
Marrazkilaria
aldatuUnai Bilbora joan zen Arte Ederrak ikastera, baina karrera hori amaitu gabe utzi, eta Diseinu Grafikoa ikasi ondotik lanean hasi zen. Hiru Damatxo Ideia Faktoriako lan egiten du, eta marrazkilari gisa ere. Txikitatik du gustuko bertsolaritza, eta adin paretsutik maite izan du marrazkigintza ere: marraztu, komikiak irakurri, marrazkiak kopiatu… Bere lehen lan esanguratsua Jakoba Errekondoren Altza Porru liburuan egin zuen, marrazkilari askoren artean osatu zuten obran. Gure Esku-rentzat ere egin ditu ilustrazioak, eta hainbat tokitan kolaboratzen du:Gaztezulo,[3] Gaur8,[4] Berria,[5] Argia…[2]
Liburuak
aldatuTripontzia: burujabetzara bidean komiki digitala sortu zuen Gure Esku-rentzat. Ane Labakak eta Nerea Ibarzabalek idatzi zituzten testuak, eta Unai Gaztelumendik egin zituen marrazkiak.[6]
2021. urtean, Beñat anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen, bere lehen lan luzea.[7][8]
2021. urtean, Unai anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen.[7] Komikiak Beñat eta Unairen belaunaldiaren deskribapen bat erakusten du, eta azaltzen du gazte horiek mundua nola ikusten duten. Anaien artean argitu zuten komikiaren nondik nora hasieran, eta gero Beñatena izan zen gidoia eta Unairena marrazkia. Bertsolari aldizkariko 124. zenbakian argitaratu zuten, monografiko gisa 2021eko neguan.[9][10]
Komikia sortzeko erreferentzia handia hartu zuten Zerocalcareren komikietatik. Eguneroko harremana kontatzen du, eguneroko liskar txikiak. Gainera Zerocalcareren marrazkien estilo bat-batekoa ere erabili zuen Unaik. Liburuan ea dena egin zuen lehenengo trazuan. "Inperfekzioz" jositako komikia da, baina horrek, era berean, nortasuna ematen dio.[11]
Bestalde gaztelumenditarrek beren artean askotan komentatuta zuten txapelketek zenbaterainoko fokoa hartzen duten, ze arreta bereganatzen duten, eta nola beste plaza, saio edo bertsolari izateko moduak itzalean geratzen diren.
Karikaturak
aldatuUnaik egindako karikaturak oso arrakastatsuak izaten dira sare sozialetan. Besteak beste hauek:
- Pello Zabala[12]
- Mixel Berhokoirigoin (Bakearen artisauak)[13]
- Altzoko erraldoia. Migel Joakin Eleizegi, Eneko Sagardoi aktorea [14]
- 20 bertsolari klasiko talde-irudi ikusgarri batean. Hor daude Txirrita erdian, ezker-eskuin Lazkao txiki eta Mattin dituela, eta inguruan Bilintx, Xenpelar, Lopategi, Orixe, Uztapide, Xalbador, Azpillaga,[15] Otaño, Mitxelena...
Bidea da borroka komikiaren 96. eta 97. orrialdeetan azaltzen da talde-irudi hori. Gaztezulon,[3], Gaur8n[4] eta beste nonbait argitaratutako 20 karikatura biltzen dira hor, denak batera.[2][8]
Palmaresa
aldatu- Hernandorena bertso-saria (1): 2009 [16]
- Mikel Laboa bertso-saria (1): 2011
Erreferentziak
aldatu- ↑ gaztezulo. «PEKATU ARINA, NORBERAK EGINA» Gaztezulo (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ a b c «Bidea da borroka» ZUZEU 2021-09-13 (kontsulta data: 2022-02-19).
- ↑ a b Gaztelumendi, Unai. «Gaztezulo aldizkarian "Unai Gaztelumendi" bilaketaren emaitza, idazle eta albiste-gai. 30tik gora albiste, 20tik gora karikatura» Gaztezulo (Gaztezulo) (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ a b «naiz: beñat gaztelumendi - 1» www.naiz.eus (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Gaztelumendi, Benat. «Benat Gaztelumendi» Berria (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. ««Hitzetatik ekintzetara pasatu gara komikian»» Berria (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ a b «"Bidea da borroka" komikia: Bertsolaritza abiapuntu, denok jartzen gaitu ispilu aurrean» Slump doktorearen zaintiratua 2021-11-23 (kontsulta data: 2021-11-23).
- ↑ a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bidea da borroka - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Embarek Irizar, Beñat Hach; Beireuther, Conny. (2021-09-13). «Bidea da borroka» ZUZEU (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2021-11-22). «'Bidea da borroka' komikia eman dute Gaztelumendi anaiek» Berria (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Embarek Irizar, Beñat Hach; Beireuther, Conny. (2021-09-13). «Bidea da borroka» ZUZEU (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-02). «Pello Zabala idazle, eguraldian aditu eta fraide frantziskotarra zendu da, 78 urterekin» naiz: (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Gaztelumendi, Unai; Gaztelumendi, Beñat. (2019). «ARIAN-ARIAN XEHATZEN DA BURDINA» Gaztezulo (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Gaztelumendi, Unai eta Beñat. «IZENA DUENA BADA (altzoko handiaren karikatura)» Gaztezulo (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ Gaztelumendi, Unai eta Beñat. (2017). «Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu. (Jon Azpillagaren karikatura)» Gaztezulo (Gaztezulo) (kontsulta data: 2022-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Hernandorena Saria (4. 2009) - Aldizkakoa - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-10-10).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Unai Gaztelumendi BDB Bertsolaritzaren datu-basean
- Mixel Berhokoirigoin-en karikatura «ARIAN-ARIAN XEHATZEN DA BURDINA» Gaztelumendi, Unai; Gaztelumendi, Beñat. (2019).Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- Jon Azpillagaren karikatura. «Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu.» Gaztelumendi, Unai eta Beñat. (2017, Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- Unai Gaztelumendiren autokarikatura Beñat anaiarekin sagardotegian. «PEKATU ARINA, NORBERAK EGINA» Gaztelumendi, Unai eta Beñat. (2018, Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).