Nico

abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea, Kolonian (Alemania) jaioa

Christa PäffgenNico artista izenaz ezaguna— (Kolonia, Alemania, 1938ko urriaren 16aEivissa, Balear Uharteak, 1988ko uztailaren 18a)[1] abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea izan zen. Hainbat filmetan rolak izan zituen; besteak beste, Federico Felliniren La Dolce Vita (1960) eta Andy Warholen Chelsea Girls (1966) filmetan.

Nico

(1985)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChrista Päffgen
JaiotzaKolonia1938ko urriaren 16a
Herrialdea Alemania
HeriotzaEivissa1988ko uztailaren 18a (49 urte)
Hobiratze lekuaBerlin
Friedhof Grunewald-Forst (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: bizikleta istripua
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Hizkuntzakalemana
ingelesa
frantsesa
gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, abeslaria, musikagilea, zinema aktorea eta musikari esperimentala
KidetzaThe Velvet Underground
Izengoitia(k)Nico, Christa Nico eta Nico Otzak
Genero artistikoarock
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaHarmoniuma
danbolina
ahotsa
DiskoetxeaVerve Records (en) Itzuli
Beggars Banquet Records (en) Itzuli
Elektra Records
Island Records

IMDB: nm0630113 Allocine: 2489 Rottentomatoes: celebrity/nico_otzak Allmovie: p147867
Spotify: 0IwlY33zbBXN7zlS9DP2Cj iTunes: 136825 Last fm: Nico Musicbrainz: 37c61bf2-5fb1-47ae-9605-80025d956958 Discogs: 158676 Allmusic: mn0000868306 Find a Grave: 4411 Deezer: 1855 Edit the value on Wikidata

Warholek behin eta berriro eskatu baitzion, ahotsak grabatu zituen Velvet Underground taldearen estreinako diskoko (The Velvet Underground & Nico, 1967) hiru abestitarako. Garai hartan bertan, bakarkako ibilbidea hasi eta Chelsea Girl kaleratu zuen. Nicoren lagun Jim Morrisonek iradoki zion material propioa idazten has zedila. Ondoren, harmoniumarekin jotzeko abestiak konposatu zituen, nahiz eta harmoniuma ez zen ohiko rock instrumentu bat. John Cale bilakatu zen Nicoren moldatzaile musikala, eta hark ekoitzi zituen The Marble Index, Desertshore, The End ... eta ondorengo beste album batzuk.

1980ko hamarkadan birak egin zituen Europa osoan, Estatu Batuetan, Australian eta Japonian. 1988ko ekainean Berlinen kontzertua eman ondoren, oporretan joan zen Eivissara atseden hartzera, eta bizikleta istripu baten ondorioz hil zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «the Velvet Underground» Britannica. .
  2. (Ingelesez) Yarwood, Stephen. (2004). «An Interview with James Young, March 2004» James-Young.com.

Kanpo estekak aldatu