Isamu Noguchi
Isamu Noguchi (japonieraz: 野口 勇 Noguchi Isamu , Los Angeles, 1904ko azaroaren 17a – New York, 1988ko abenduaren 30a) japoniar-estatubatuar eskultore eta paisaien arkitektoa izan zen.
Kalifornian jaio zen, aita japoniarra eta ama estatubatuarra zituela eta Japonian bizi izan zen bere amarekin 1907tik 1917ra.
Arte ikasketak egin zituen Estatu Batuetan eta 1927an Parisera joan eta Constantin Brâncușiren ikasle izan zen. Bi urte geroago, Amerikara itzuli zenean, Buckminster Fullerrekin kolaboratu zuen. Garai honetan eskultura abstraktuak egin zituen, baina baita enkarguzko bustoak ere.
1930eko hamarkadatik espazio eta monumentu publikoetarako diseinuak egin zituen. Marta Grahamen ikuskizunetarako antzerki-agertokiak ere diseinatu zituen, baita altzariak eta lanparak ere.
Iruditegia
aldatu-
Bakearen lorategia, UNESCO, Paris
-
The Cry, 1959, Kröller-Müller Museum Sculpture Park, Otterlo, Herbehereak
-
Zwillingsplastik Munich
-
Kafe mahaia
-
Heimar, 1968, Billy Rose Sculpture Garden, Israel Museum, Jerusalem
-
Noguchi Museoa, New York