1988ko Espainiako greba orokorra

1988ko Espainiako greba orokorra UGT eta CCOO espainiar sindikatuek abenduaren 14rako deitutako greba orokorra izan zen, Felipe González presidentearen agintaldian egindako lan-merkatuaren erreformaren aurkakoa.[1] Grebak jarraipen masiboa izan zuen (biztanleria aktiboen %90a) eta gobernuak sindikatuekin negoziatzera behartu zuen.[2] Hala ere, hurrengo urteko hauteskundeetan PSOEk gehiengoa mantendu zuen.

Nicolás Redondo eta Marcelino Camacho sindikatu deitzaileen buruzagiak.

Kausak

aldatu

Grebaren eragilea, Gobernuak egindako "Gazteentzako Emplegu Plana" aurkezpena izan zen, Ministroen Kontseiluan 1988ko uriaren 28an. Plan horrek 16-25 urte bitarteko gazteentzako kontratu bat aurreikusten zuen, soldata minimo interprofesionalagatik, 6-18 hilabete bitartekoa eta salbuespenarekin seguritate sozialen kuotetan.

Grebaren errebindikazioetan, pentsio minimoa soldata minimoarekin berdintzea eta funtzionarioei negoziatzeko eskubide kolektiboa ematea zeuden.

Grebaren arrakasta eta TVE geldiarazteko estrategia

aldatu
 
TVEren logoa.

1988an, greba aurreko orduetan, Jose Maria Fraguas de Pablo errealizatzaileari, atzerako kontaketa bat egitea ideia ona zela otu zitzaion. Atzera kontaketa horrek, toki desberdinetako komiteak koordinatzeko balio izango zuen. Erreferentzia gisa, TVEk eskeintzen zuen ordua hartu zen, garai hartan gehien ikusten zena baitzen. Fraguasek greba aurreko asanblean proposatu zuen eta onartua izan zen.

Horrela, langile guztiak atzeraka kontatzen hasi ziren TVEko Espainia guztiko zentruetatik. Gaueko 12etan 0ra iritsi ziren, langile guztiek beraien lanak utzi zituzten eta TVEren emisioa moztu egin zen, noski. Horrela ondorio indibidualak saihestu ziren, nahiz eta errua 6 edo 7 langileei botatzen saiatu ziren, inor ez zen zigortua izan.

TVEren emisioaren mozketak eragin zuen inpaktuagatik, greba masiboki eta arrakastaz jarraitua izan zen Espainia guztian.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu