Colton Haynes
Colton Lee Haynes (Andale, Kansas, AEB, 1988ko uztailaren 13a) aktore eta modelo estatubatuarra da. Teen Wolf deituriko telesailean Jackson Whittemore antzezteagatik nagusiki ezaguna da, baita Roy Harper antzezteagatik Arrow telesailan. Colton nomada bat izango balitz bezala hazi egin zen bere gurasoekin eta lau anaiekin batera. Bere haurtzaro eta nerabezaroan zehar Arkansasen, Mexiko Berrian, Texasen eta Floridan bizi izan zen, baita hainbat eskolatan ikasi ere. Hamabost urte zituela, New Yorkera bizitzera mugitu zen, non bere modelo bezalako ikasketak hasi zituen. Bertan zegoela, Bruce Weber eta Ralph Lauren moduko konpainientzat posatu zuen, baita Teen Vogue eta XY.1 izeneko aldizkarietan agertu ere.
Colton Haynes | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Colton Lee Haynes |
Jaiotza | Andale, 1986ko uztailaren 13a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Navarre High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, telebista-aktorea, musikaria eta zinema aktorea |
baliorik ez eta coltonhaynes.com | |
|
2007 eta 2009 urteen artean, agerpen motzak egin zituen zenbait telesailetan, azkenean 2010ean The Gates eta Look telesailetan protagonista izatea lortu zuen. Nahiz eta bi telesailak bertan behera utzi, erakusle ikusle kopuru baxuagatik, 2011n MTV kanalean, Teen Wolf telesailaren antzezle-zerrenda nagusian parte hartzea lortu zuen eta arrakasta izugarria izan zuen telesaila izan zen. Telesail hori amaitutzat eman ostean, 2013an Arrow antzezle-zerrendara elkartu egin zen, non, Roy Harperen pertsonaia antzeztuz lau denboraldietan.
Biografia
aldatu1988-2009: lehen urteak eta modelo eta antzezle bezala bere karreraren hasiera.
Colton Lee Haynes 1998ko uztailaren 13an jaio zen, Kansas estatuko Wichitako herrialdean, Amerikako Estatu Batuetan. William Clayton Haynesen y Dana Denise Mitchellen semea da eta jatorri britainiarra du bere bi gurasoen aldetik. Haurtzaroa Andaleko baserri batean igaro zuen bere guraso eta lau anaiekin. Coltonek elkarrizketa batean bere familiak «espiritu aske hippya» zutela baieztatu zuen. Haien burua nomadak bezala ikusten zuten. Hori zela eta, Coltonek denboraldi laburretan bizi izan zuen Estatu Batuetako hainbat lekutan, Arkansasen, Mexiko Berrian, Texasen eta Floridan, esaterako. Horren ondorioz, Coltonek hiru eskolatan ikasi zuen. Elkarrizketa batzuetan esan duen moduan, nahiz eta bere familiak irakatsitako balioak onak izan, jarrera txarra zuen mutikoa izan zen: «Ez nuen inoiz Gabonetako argazkietan irribarre egiten, lotsagarria nintzen kiroletan eta gauza asko gorrotatzen nituen». Coltonek esaten duen moduan, helduz joan zen eta hamabost urte zituela, Texasen egonda, ikasketak amaitu ostean, New Yorkera mugitu zen lan bila. New Yorken egonda, bere modelo ikasketak hasi zituen eta Kira Plastinina, J. C. Penney eta Ralph Lauren izeneko kanpainetan posatzera hasi zen. Coltonen ospe handiena 2006an heldu zen, XY gayarentzako aldizkarian agertu ostean. Gero Bruce Weber eta Abercrombie & Fitch marken modelo nagusia bihurtu zen.
2007an, Transformers filmean agertu zen, urte berean, Brandon Fox-en pertsonaia antzeztu zuen CSI Miamiko telesailaren pasarte batean. My Chemical Romance musika taldearen «I don't love you» abestiaren bideoklipean protagonista ere izan zen eta papera Crepusculo pelikulan Edward Cullen antzezteko aurkeztu egin zen azkenean Robert Pattinsonek antzeztutako pertsonaia. 2008an, modelo bezala lan egin zuen Verizon Communications-en hainbat publizitate kanpainatan eta Teen Vogue eta Arena izeneko aldizkarietan ere agertu zen. Gainera, Privileged eta Pushing Daisies telesailetako kapitulu batean agertu zen ere bai. 2009an, Always and Forever filmean lan egin zuen Scott Holland pertsonaia antzeztuz, baita Melrose Place telesailean Jessie Roberts bezala.
2010-orain arte: Teen Wolf eta Arrow
aldatu2010an, Coltonek ABC kanaleko The Gates telesailean zerrenda nagusian parte hartu zuen Brett Crezski pertsonaia antzeztuz, futbolari eta likantropoa zen protagonista. Lehen pasartea, ia bost milioi pertsonako audientzia izan zuen arren, lehen denboraldia amaitu ostean deuseztatua izan zen audientzia adierazle kaxkarrak zirela eta. Urte berean, Look deituriko telesailean protagonista izan zen, baina lehen denboraldia amaitu ostean Look telesaila bertan behera geratu zen ere bai. 2011n, MTV kanaleko Teen Wolf telesailean Jackson Whittemore antzezteko aukeratua izan zen. Colton Teen Wolfen zerrenda nagusian parte hartu zuen lehenengo bi denboraldietan, bakoitzak hamabi ekitaldi iraun zuen. Urte horretan, The Nine Lives of Chloe King telesailean agertu zen ere eta Charlie Brown deituriko metraje laburreko filma grabatu zuen, bertan Linus van Pelten papera jokatzen zuen. 2012an, Leona Lewisen «Trouble» abestiaren bideoklipean agertu zen eta 2013an Victoria Justiceren «Gold» abestiaren bideoklipean, bietan abeslarien mutil-laguna izanez.
2013an, Colton aukeratua izan zen The CW-ko Arrow telesailean parte hartzeko Roy Harper pertsonaia interpretatuz. Bere egonaldia telesail horretan Teen Wolfen baino luzeagoa izan zen, 39 kapitulu baino gehiago grabatuz lehenengo lau denboraldietan. Arrow telesaila amaitu ondoren, ez zuen nahi izan paper nagusiagoak interpretatu beste film edo telesailetan. 2016ko maiatzaren 5ean, elkarrizketa bat egin zuen Entertainment Weekly aldizkarian azalduz, atsedenaldi bat hartu behar izan zuela antsietate-krisi bat zela eta. Garai hartan, ahoz gora homosexuala zela adierazi zuen.