Robert Cornevin (Malesherbes, Loiret, Frantzia, 1919ko abuztuaren 26a - Paris, 1988ko abenduaren 14a) historialaria izan zen.

Robert Cornevin
Bizitza
JaiotzaMalesherbes1919ko abuztuaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 13. barrutia1988ko abenduaren 14a (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marianne Cornevin (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Montaigne (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
(1937 - 1938)
École Nationale de la France d'Outre-Mer (en) Itzuli
(1938 - 1942)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakcolonial administrator (en) Itzuli, historialaria eta afrikanista
Jasotako sariak
KidetzaItsasoz-haraindiko zientzien akademia
Société de l'histoire du protestantisme français (en) Itzuli

1938an Frantziako Itsasoz Haraindiko Eskola Nazionalean sartu zuen. 1939an bidaia bat egin zuen Afrikako kostaldera, eta 1941ean Senegala joan zen. Administratzaile gisa lan egin zuen Beninen; 1939tik 1940ra bitartean, armadan aritu zen, bai eta 1942tik 1947ra ere, Aljerian, Zeilanen eta Kanbodian, hurrenez hurren.

Afrikarekiko zaletasunak bultzatuta, 1948an Afrikara itzuli zen, eta Togon aritu zen, komandante gisa. Lehenengo bidaiatik bertatik, ahozko tradizioa eta datu antropologikoak eta historikoak bildu zituen, eta lotura handia izan zuen Atakora mendialdeko herriekin. 1956an idatzi zuen lehenengo lana, Histoire de l'Afrique des origines jusqu´à nos jours (Afrikako historia, hasieratik gaur egun arte).

1960an doktoretza-tesia aurkeztu zuen, Histoire des peuples d´Afrique (Afrikako herrien historia). 1960an Afrikari eta itsasoz haraindiko lurraldeei buruzko dokumentazio- eta ikerketa-zentroko zuzendari izendatu zuten, Frantziako Dokumentazio Erakundearen mende, eta 1985. urtera arte egon zen kargu horretan. 1961ean Afrique contemporaine aldizkaria sortu zuen. Bestalde, irakasle aritu zen hainbat unibertsitatetan, eta hainbat hitzaldi eman zituen Afrikari buruz. Aldi horretan osatu zuen Histoire de l'Afrique (Afrikako historia), hiru liburutan banatutako lana. 1965. urtean Frantziako Itsasoz Haraindiko Zientzia Akademian sartu zen, eta bertako idazkari egin zuten, 1971n. Horrez gainera, Afrikan literatura eta antzerki frantsesari buruzko lanak argitaratzen zituen Frantses Idazleen Elkarteko presidente izan zen.

Erreferentziak aldatu