Robyn Rihanna Fenty (Saint Michael, Barbados, 1988ko otsailaren 20an), mundu osoan “Rihanna” bezala ezagutua, Barbadoseko abeslari, aktore, modelo, enpresaria eta diseinatzailea da. Saint Michael parrokian jaioa, Rihanna, Bridgetownen hazi zen. Bertan, egin zituen bere lehenengo ikasketak, Charles F. Broome Memorialen eta Combermere High Schoolen. 2003an, eskola-kide bantzuekin hirukote musikal bat sortu ondoren, Evan Rogers produktorea harrituta utzi zuen entzunaldi batean. Momentu horretan, produktoreak Rihanna Estatu Batuetara eramatea erabaki zuen, maketa batzuk grabatzeko. Geroago, Jay-Z produktorearentzako entzunaldi bat egin zuen eta sei diskoren grabaketa garantizatzen zuen kontratu bat sinatu zuen, Def Jam Recordingsekin.

Rihanna

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobyn Rihanna Fenty
JaiotzaSaint Michael (en) Itzuli1988ko otsailaren 20a (36 urte)
Herrialdea Barbados
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, enpresaburua, aktorea, telebista-aktorea, moda-diseinatzailea eta ahots-aktorea
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakAaliyah
Izengoitia(k)Rihanna, Ri, RiRi eta Rihanna
Genero artistikoadantza
R&B garaikidea
pop musika
reggaea
hip hop musika
dancea
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaDef Jam Recordings
Westbury Road Entertainment (en) Itzuli
Roc Nation (en) Itzuli

rihanna.com
IMDB: nm1982597 Allocine: 421334 Rottentomatoes: celebrity/rihanna Allmovie: p475340 TCM: 11207310 Metacritic: person/rihanna TV.com: people/rihanna
Facebook: rihanna Twitter: rihanna Instagram: badgalriri MySpace: rihanna Snapchat: rihanna Youtube: UCcgqSM4YEo5vVQpqwN-MaNw TikTok: rihanna Souncloud: rihanna Spotify: 5pKCCKE2ajJHZ9KAiaK11H iTunes: 63346553 Last fm: Rihanna Musicbrainz: 73e5e69d-3554-40d8-8516-00cb38737a1c Songkick: 139648 Discogs: 321128 Allmusic: mn0000367188 Deezer: 564 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea musika munduan

aldatu

Gaur egunera arte, Rihannak zortzi disko atera ditu.

Lehenengoa, Music of the Sun izan zen (2005) eta, gero, A Girl Like Me (2006) diskoarekin, artista famatu bihurtu zen. Disko hauetan «Pon de Replay» eta «Unfaithful» singleak aurkitzen dira. Bestalde, Rihannak, «SOS» singlearekin Billboard Hot 100 zerrendan sartu zen. Rihannaren errekonozimendu mundiala Good Girl Gone Bad (2007) diskoarekin ailegatu zen.

Hirugarren disko honetan, Rihannak «Umbrella», «Don't Stop the Music», «Take a Bow» eta «Disturbia» abestiak interpretatzen zituen eta bere karrera diskografiakoa gora egin zuen hauekin.

2009tik 2012raino Rihannak urtero disko bat grabatzen zuen eta guztiekin platinozko ziurtagiria lortu zuen. Rated R (2009) diskoak, Hot 100era ailegatu zen seigarren aldiz “Rude Boy” singlearekin. Loud (2010), bere bosgarren diskoak, arrakasta handia izan zuen, «Only Girl (In the World)», «What's My Name?» eta «S&M» barnean baitzituelako; hiru abesti hauek Billboad Hot 100era ailegatu ziren ere. Talk That Talk (2011) diskoa atera ondoren, Rihannak kritika asko jaso zituen, hala ere, disko hau musika zerrenda guztietako lehenengo postuetara heldu zen. Album honetatik «Where Have You Been» eta «We Found Love» kantuak atera ziren, azken hau, Rihannaren abesti ezagunetariko bat da eta RIAAren Diamantezko ziurtagiria izatera iritsiko da laster, Estatu Batuetan 10 milioi kopia digital saltzeagatik.

Bere zazpigarren album diskografiakoarekin, Unapologetic (2012), Rihannak Billboard 200ra ailegatu zen lehenengoz. Disko honen kantu printzipalak, «Diamonds» eta «Stay» izan ziren eta abeslariak bere zazpigarren Grammya lortu zuen honekin, gaur egungo musika urbanoko diskorik onena ateratzeagatik.

Bestalde, Rihannak ez du bakarlari bezala lanik egin, beste artista batzuekin kolaboratu egin du ere. Ezagunena Eminem raperoarekin egin zuen «Love the Way You Lie» abestian eta, gero, «The Monster»ekin. Baina beste batzuk ere antzeman ahal dira: «Live Your Life» ( T.I.rekin), «Can´t Remember to Forget You» (Shakirarekin), «Fly» (Nicki Minaj-rekin) edo urte honetan “Famous” (Kanye West-ekin).

2015ean, Def Jam diskografikarekin zuen kontratua amaitu ondoren, Jay-Z raperoaren diskografikarekin sinatu zuen. 2016an, bere zortzigarren diskoa publikatu du, Anti izenekoa eta, hau ere, Billboard 200aren goiko aldera heldu da. Lanaren single arrakastatsuena “Work” abestia izan da. Kantu hau, 9 aste egon da Billboard Hot Chart–eko lehenengo postuan eta, guztira, 14 abestiekin, Rihannak 60 aste egon da Billboard Hot 100ko zerrendan. Modu honetan, Rihannak The Beatles taldearen errekorra hobetu du eta lehen postura heldutako abesti gehien dituen artista izendatu dute, beste modura esanda: Artist Hot 100. Rihanna errekor hau bizkorren eta gazteen lortu duen artista izan da.

Rihannak estilo propio eta aldakorra du, ez bakarrik musika kontuetan baizik eta itxura kontuetan ere. Bere estiloa diskotik diskora aldatzen joan da, bere ilearen kolorea bezala. Bere Itxuragatik, errekonozimendu asko izan ditu, hala nola: Vogue, modako aldizkaria, urteko emakumerik inportanteena izendatu zuen bi urte jarraian (2011, 2012). Time aldizkariak ere munduko 100 pertsona influenteenetariko bat zela alegatu zuen eta, Forbes aldizkariak, Rihanna munduko zelebritate boteretsuenetariko bat dela esan du. Hala eta guztiz, errekonozimendu garrantzitsuenetariko bat “Icon Award”a izan zen. Hau 2013an eman zioten, American Music Awards festa zehar, bere traiektoria musikalagatik. Geroago, 2014an, «Fashion Icon Lifetime Achievement Award» saria entregatu zion Ameriketako Moda Diseinatzaileen Kontseiluak (CFDA) modako industrian izan duen inpaktuagatik. Rihannak kolaborazioak egin ditu ere kosmetiko eta arropa marka batzuekin, hala nola, MAC kosmetikoekin, Puma edo Manolo Blahnik diseinatzailearekin. 2017rako kosmetikoekin erlazionatutako beste proiektu bat espero da.


Diskografia

aldatu

Estudioko diskoak

aldatu

Disko rekopilatzaileak, remix-ak eta abar

aldatu

Zuzeneko diskoak / DVDak

aldatu

Kolaborazioak

aldatu
  1. This is What You Came For - Calvin Harris feat. Rihanna (2016)
  2. Too Good - Drake feat. Rihanna (2016)
  3. Can’t Remember To Forget You – Shakira feat. Rihanna (2014)
  4. The Monster – Eminem feat. Rihanna (2013)
  5. Bad – Wale feat. Rihanna (2013)
  6. Take Care – Drake feat. Rihanna (2012)
  7. Birthday Cake (Remix) – Rihanna feat. Chris Brown (2012)
  8. Turn Up The Music (Remix) – Chris Brown feat. Rihanna (2012)
  9. Princess Of China – Coldplay feat. Rihanna (2011)
  10. Fly – Nicki Minaj feat. Rihanna (2010)
  11. All Of The Lights – Kanye West feat. Rihanna & Kid Cudi (2010)
  12. Love The Way You Lie – Eminem feat. Rihanna (2010)
  13. Stranded (Haiti Mon Amour) – Jay-Z feat. Rihanna, Bono and The Edge (2010)
  14. Run This Town – Jay-Z feat. Rihanna & Kanye West (2009)
  15. Live Your Life – T.I. feat. Rihanna (2008)
  16. Bad Girl – Rihanna feat. Chris Brown (2008)
  17. Just Stand Up! – Carrie Underwood, Mariah Carey, Beyoncé Knowles, Mary J. Blige, Rihanna, Fergie, Sheryl Crow, Melissa Etheridge, Natasha #Bedingfield, Miley Cyrus, Leona Lewis, Keyshia Cole, LeAnn Rimes, Ciara, Ashanti eta Nicole Scherzinger (2008)
  18. If I Never See Your Face Again – Maroon 5 feat. Rihanna (2008)
  19. Hatin’ On The Club – Rihanna feat. The Dream (2008)
  20. Numba 1 (Tide Is High) – Kardinal Offishall feat. Rihanna (2008)
  21. Throw Your Hands Up – Elephant Man feat. Rihanna (2008)
  22. Where Do We Go – Razah feat. Rihanna (2008)
  23. Livin’ a Lie – The Dream feat. Rihanna (2007)
  24. First Time – Fabolous feat. Rihanna (2007)
  25. Hurricane – Rihanna feat. Ruppe (2007)
  26. Winning Women – Nicole Scherzinger feat. Rihanna (2006)
  27. Boom Boom – Cham feat. Rihanna (2006)
  28. The Hotness – Rihanna feat. Shontelle (2006)
  29. The One – Memphis Bleek feat. Rihanna (2005)
  30. Roll It Gal – J-Status feat. Rihanna and Shontelle (2005)

[1]

Filmografia

aldatu

Garrantzitsuenak

aldatu

Beste batzuk

aldatu

Bitxikeriak

aldatu
  • Rihannak, barbadoseko bandera atera du hainbat bideoclip-etan, adibidez Needed Me abestikoan (2016an).
  • Ez du Estatu Batuetako gidabaima atera oraindik.
  • Sei argizarizko irudi ditu munduan zehar bananduta, Madame Tussauds museoetan.
  • Bere abestirik gustokoena "Diamonds" da, baina ez zaizkio diamanteak gehiegi gustatzen.
  • Rihannaren jatexerik gustokoena Santa Monica-ko Giorgio Baldi da. Hau, jatetxe italiarra da.
  • Bere lagunik onenak Melissa Forde eta Jennifer Rosales dira.
  • Bere fan club-a Rihanna Navy da.

[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. RihannaDaily(Ingelesez)
  2. RihannaDaily(Ingelesez)

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rihanna