Ireki menu nagusia

Marta Untzue Urdanitz (Berriozar, 1988ko uztailaren 4a) nafar futbolaria da, Bartzelona Futbol Klubean aritutakoa. Elba bere ahizpa bikia futbolari ere bada eta Juan Carlos Unzue osaba du.[1] Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioan lau aldiz izan da.

Marta Untzue
Marta Unzué (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1988ko uztailaren  4a (31 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba-
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2006-
Flag of None.svg Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2014-
 
Posizio edo espezialitatea alboko atzelaria
Kirol zenbakia 4
Altuera 169 zentimetro

Zelai erdian edo defentsako eskuin hegalean jokatu ohi du. Herrian hasi zen baloiari ostikoak ematen. Berehala nabarmendu zen, eta Osasunak fitxatu zuen. 2003 eta 2006 artean bertan jokatu zuen. Baina Osasunak ez zuen egin Lehen Mailan talde bat osatzeko urratsa. Bartzelonaren eta Athleticen eskaintzak jaso zituen, eta Bartzelonara joatea erabaki zuen Elba ahizpa bikiarekin batera. Han egindako lehen sasoian, Bigarren Mailara jaitsi ziren, baina, ordutik, gora egin zuten. Taldearen profesionalizazioa bizi izan du. 2015etik taldeko kapitaina da. Urte hauetan ondorengo tituluak irabazi ditu: lau Espainiako Liga (2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15), bost Espainiako Kopa (2010-11, 2012-13, 2013-14, 2016-17 eta 2017-18) eta Kataluniako zortzi Kopa (2009, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017). Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izan du.[2]

ErreferentziakAldatu

  1.   «Las herederas de Unzué» Mundo Deportivo 2015-10-29 .
  2.   «Elite guztiak ez dira berdinak» Berria 2018-07-15CC BY-SA 4.0 lizentziapean .


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.