Maddi Barber

Maddi Barber Gutiérrez (Lakabe, 1988ko abuztuaren 23a) nafar zinemagilea da. [1]

Maddi Barber
Bizitza
Jaiotza Lakabe1988ko abuztuaren 23a (31 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Manchesterreko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta Q65163878 Itzuli
IMDb nm9745020

BiografiaAldatu

Lizentziaduna Ikus-entzunezko Komunikazioan, masterra egin zuen Ikusizko Antropologian, Manchesterko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 proiektuan parte hartu eta Distantziak film luzea zuzendu zuen modu kolektiboan [2]. 2018an, Yours Truly film laburra egin zuen Christopher Murray eta Charlotte Hoskinsekin batera (Punto de Vista jaialdiaren Sekzio Ofizialean parte hartu zuen).[3]

2018ko Donostiako Zinemaldian 592 metroz goiti dokumentala aurkeztu zuen Zabaltegi-Tabakalera begirada berriak bilatzen dituen sailean. Itoitzen urak hartutako lurraldearen inguruan filmatutako dokumentala. [4][5] 2019an berriz, Urpean lurra filma estreinatu zuen, Donostiako 67. Zinemaldian Zabaltegi-Tabakalera sailean [6] [7]

LanakAldatu

FilmografiaAldatu

  • Distantziak (2015)
  • Yours Truly (2018)
  • 592 metroz goiti (2018)
  • Urpean lurra (2019)

SariakAldatu

  • 2010ean Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra” izeneko lanarekin. [8]
  • 2012an BBK-k, Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako saria lortu zuen, 25 urtetik gorako kategorian. Euskera, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz lotura duten film laburrak lehiaketan. [9]
  • 2018an saritua izan zen Nafarroakoo Artista Gazteen Topaketetan Ikus-entzunezko proiektuen sailean. Epaimahaiak 592 metroz goitin egindako lana saritu nahi izan zuen. [10]
  • 2018an Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa irabazi zuen Elizondon (Nafarroa) [11]
  • 592 metroz goiti filma 2019ko Goya Sarietarako aurretiko hautaketan egon zen [12]
  • 2019an Urpean lurra filmari Montaia onenaren eta Kartelik onenari sari eman zioten Valentziako nazioarteko erdimetraien jaialdian, La Cabinaren XII. edizioan [13]

ErreferentziakAldatu

  1. Ilintxeta, Reyes. (2019-01-20). «"Nola egin daiteke paisaiaren edo leku baten dolua?"» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  2. (Gaztelaniaz) «Maddi Barber» CCCB . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  3. «X Films - Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia» www.puntodevistafestival.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  4. «Kimuak» www.kimuak.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  5. «Maddi Barber: 'Itoitzek eragiten dizkidan kontraesanak filmatu nahi nituen'» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  6. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. ««Itoizko urtegiaren kontraesanak gugana ekarri nahi ditu filmak»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  7. «Maddi Barber, '592 metroz goiti' filmaren zuzendaria» www.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  8. Ermuko Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioan lehenengo saria lortu zuen “Ermmugarra. .
  9. «BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon» bizkaie.biz . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  10. https://iratiirratia.eus/index.php/2018/10/18/maddi-barber-saritua-izan-da-nafarroako-artista-gazteen-topaketetan/
  11. «Piriniotar behi arrazari buruzko bigarren argazki lehiaketa Maddi Barberek irabazi du - Baztan» Erran.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  12. «592 metroz goiti » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.
  13. (Gaztelaniaz) «“ELECTRIC SWAN” Y “HAUNTED” SE ALZAN CON EL PREMIO A MEJOR MEDIOMETRAJE DE SECCIÓN OFICIAL Y AMALGAMA DE LA XII EDICIÓN DE LA CABINA» La cabina 2019-11-29 . Noiz kontsultatua: 2020-03-13.

Kanpo estekakAldatu