Jean "Black Jack" Schramme (Brujas, 1929ko martxoaren 25a - Rondonópolis, 1988ko abenduaren 14a) belgikar mertzenarioa izan zen.

Jean Schramme
Bizitza
JaiotzaBrujas1929ko martxoaren 25a
Herrialdea Belgika
HeriotzaRondonópolis1988ko abenduaren 14a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jardueraksoldadua eta militarra
Graduaofizier

Hamazortzi urterekin jarri zen Kongon eta han plantazio bat zuzendu zuen. Kongoko krisialdian parte hartu zuen bere milizianoen laguntzarekin. 1967an Moïse Tshombek Mobuturen aurkako estatu kolpean parte hartu zuen Bob Denarden mertzenarioen laguntzarekin. Uztailaren 5ean altxamendu baten buru izan zen Katangan Mobuturen aurka, "mertzenarioen matxinada" bezala ezaguna. Ezusteko erasoak egin zituzten Kindu eta Bukavuren aurka eta Stanleyvilleren kontrola hartzen saiatu ziren. Kolpeak porrot egin zuen eta Schramme, Katangaren armadako koronela zena, ekialderantz erretiratu zen, Ruandako mugara. Abuztuaren 10ean Bukavu konkistatu zuten eta zazpi astez eutsi zioten Kongoko armadako indar gorenen aurka. Urriaren 29an bizirik atera zirenek Ruandara ihes egin zuten. 1968an Schramme eta gainerako mertzenario europarrak Belgikara itzuli ziren.

Lana aldatu

  • Le bataillon Léopard (souvenirs d'un africain blanc), Robert Laffon, 1969.


  Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.