Francis Ponge

idazle frantziarra

Francis Ponge (Montpellier, Frantzia, 1899ko martxoaren 27a - Le Bar-sur-Loup, Frantzia, 1988ko abuztuaren 6a) frantses olerkari eta saio-idazlea izan zen.

Francis Ponge
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancis Jean Gaston Alfred Ponge
JaiotzaMontpellier1899ko martxoaren 27a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLe Bar-sur-Loup1988ko abuztuaren 6a (89 urte)
Hobiratze lekuaCimetière protestant de Nîmes (en) Itzuli
Familia
AitaArmand Ponge
Ezkontidea(k)Odette Ponge (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, idazlea, poeta, katedraduna eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Renaissance
Frantziako Alderdi Komunista

Musicbrainz: 2932f53a-b1e4-434d-8299-c313133e85db Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nouvelle Revue Françaiserentzat (NRF) lan egin ondoren, argitaletxe batean eta L´Alliance Françaiseko irakasle gisa lan egin zuen. Alderdi komunistako kidea izan zen, 1936tik 1946ra bitartean. Books International Saria irabazi zuen 1974an, 1981ean Olerkigintzako Sari Nazional Nagusia eman zioten, eta Frantziako Akademiaren Sari Nagusia jaso zuen 1984an.

Nouveau roman mugimenduaren aitzindarietakoa izan zen, eta originaltasun handiko lanak idatzi zituen. Saiakeraren alorrean lan garrantzitsuak ditu, adibidez, Dix-cours sur la méthode (1946, Metodoaren gaineko diskurtsoa) eta, batez ere, Malherbe (1965); azken horretan, «gauzen alde esku hartzearen» poetikaren printzipioak azaldu zituen.

Oso proposamen berrizaleak egin zituen eta hitzen eta gauzen arteko harremanean sakontzearren «poesia objektiboa» egin zuen, materialismo sentibera eta sentsuala oinarri harturik. Hori lortzeko, hizkuntza aberatsa, trinkoa erabili zuen, eta ohiko molde lirikoak alde batera utzi zituen.

Bere obra nagusietan azpimarratzekoak dira, besteak beste: Le parti-pris des choses (1942, Gauzen alde); Proèmes (1948, Proemioak); El Sena (1950, Sena); Le gran Recueil (1961, Bilduma handia), bere obra guztien behin-behineko bilduma; Le savon (1967, Xaboia); Le nouveau Recueil (1967, Bilduma berria), 1959-1967 bitarteko idatziez osatua; La fabrique du pré (1971, Larreko fabrika); Comment une figure de parole et pour quoi (1971, Hitzezko irudi bat bezala eta zergatik); eta bere gogoetak biltzen dituen Méthodes (1971, Metodoak).

Erreferentziak aldatu