Kattalin Miner

euskal idazlea

Kattalin Miner Perez (Hernani, Gipuzkoa, 1988ko urriaren 9a) gipuzkoar kazetaria, idazlea eta ekintzaile feminista da.[1]

Kattalin Miner

Bizitza
JaiotzaHernani1988ko urriaren 9a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta disc jockeya
Jasotako sariak

Twitter: MKattalin Literaturaren Zubitegia: 959 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Prestakuntza akademikoa aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn.[2]

Argitalpenak aldatu

2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuen. Bertan gaur egungo aktualitatearen erretratuaren deskribapen zehatz bat egiten du Jezabel izeneko emakume gaztearen bizitza kontatuz.[3][4][5][6]

2019an Moio: gordetzea ezinezkoa zen saiakera liburu argitaratu zuen Tene Mujika beka irabazi eta gero.[7] Bertan Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egiten du, bederatzi lagun elkarrizketatuz.[8][9][10][11][12]

2020. urtean, Turista Klasea eleberria aurkeztu du. Kattalinek aitortuta, lana konfinamenduaren alaba da, etxean erabat itxita eta isolatuta ginenekoa [13][14]

Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: EITB, Berria,[15] Naiz[16] eta Argian[17] besteak beste.

Ekintzaile feminista aldatu

Miner Medeak taldeko kidea da eta ekintzaile feminista aktiboa da bai kalean bai hedabide zein sare digitaletan.[18][19] 2015ean Donostiako Udal Hauteskundeetan PlaZ! zerrendako hautagaia izan zen.[20]

Liburuak aldatu

Eleberria aldatu

  • Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017)[21]
  • Turista klasea (Susa, 2020)[22][23]

Saiakera aldatu

  • Moio: gordetzea ezinezkoa zen (Elkar, 2019)[24]
  • Empar Pineda Erdozia: Gorputzak hala eskatua (Hernaniko Udala - Berdintasuna, 2020)[25]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Invitad@s - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  2. Euskal Idazleen Elkartea. Kattalin Miner. (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 7a).
  3. Unanue, Maria. (). «Nola heldu naiz ni honaino -» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  4. «Kattalin Miner, Igartza Sariaren irabazle» Goierriko Hitza 2015eko irailaren 10a (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 7a).
  5. Kattalin Miner "Nola Heldu Naiz Honaino" Liburua. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  6. Kiriketan l Kattalin Miner, "Nola heldu naiz ni honaino" liburuaren aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  7. a b «Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika Saria — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  8. Aperribai, Julen. «'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburua argitara eman du Kattalin Minerrek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  9. [http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/liburuarekin-nuen-beldur-handienetako-bat-minaren-pornografia-egitea-zen «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - �Liburuarekin nuen beldur handienetako bat minaren pornografia egitea zen�»] www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Kattalin Miner presenta 'Moio, gordetzea ezinezkoa zen'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  11. Aperribai, Julen. «Isiltasuna eten, memoria egiteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  12. «Miner: ‘Huste lana baino euste lana izan da gaurko Kattalinetik aritzea’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  13. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-27). «‘Turista klasea’ nobela berria aurkeztu du Kattalin Minerrek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  14. Sampedro, Aiora. «Bidaia fisikoak, bidaia psikologikoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  15. Berria.eus. «Kattalin Miner» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  16. (Gaztelaniaz) naiz: - Kattalin MIner - 1. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  17. «ARGIA» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  18. «Jenioen atzeko emakumeak: Jane Wilde, Mileva Maric eta Zelda Fitzgerald» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  19. «Kattalin Miner, feminismoaz: 'Gazteek sekulako kontzientzia daukate'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  20. «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK.HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA.DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZOR­DEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  21. 1988-, Miner, Kattalin,. (2017). Nola hendu naiz ni honaino. Elkar ISBN 9788490276860. PMC 986385851. (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  22. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  23. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-27). «‘Turista klasea’ nobela berria aurkeztu du Kattalin Minerrek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  24. Miner, Kattalin, 1988-. (2019). Moio : gordetzea ezinezkoa zen. Elkar ISBN 9788490279434. PMC 1112606232. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  25. Galardi, Maider. «Oroimenak eskatu duena» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  26. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-27). «Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, 'Moio, Gordetzea ezinezkoa zen' liburuagatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  27. TaPuntu. «Kattalin Miner hernaniarrak jaso du Martin Ugalde Beka - Kronika» www.kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  28. Berria.eus. «Txikikeria baten aurrean, erabaki ezinik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Kattalin Miner