Natalie Wynn

estatubatuar youtuberra

Natalie Wynn (Arlington, Virginia, 1988ko urriaren 21a), ContraPoints ezizenaz ezaguna, estatubatuar youtuberra da. Bere YouTubeko kanalean politikari, generoari, arrazari eta filosofiari buruzko bideo hezigarriak eta komikoak egiten ditu.

Natalie Wynn
Natalie Wynn (ContraPoints) portrait 2.jpg
(2020)
Bizitza
Jaiotza Arlingtongo konderria1988ko urriaren 21a (32 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Baltimore
Hezkuntza
Heziketa Northwestern Unibertsitatea : filosofia
James Madison High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak youtuberra, zuzentzailea eta telebista-ekoizlea
Enplegatzailea(k) Northwestern Unibertsitatea
Lan nabarmenak ContraPoints (en) Itzuli
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa

contrapoints.com
IMDB: nm9268416 Facebook: ContraPoints Twitter: ContraPoints Instagram: contrapoints Youtube: UCNvsIonJdJ5E4EXMa65VYpA Patreon: contrapoints Twitch: contrapoints Edit the value on Wikidata

2008an hasi zen YouTuben bideoak argitaratzen, hasieran ateismoari buruzkoak. 2016an, ordea, ContraPoints YouTubeko kanala zabaldu zuen bideo-jokoetako sexismoaren eta youtuberren artean eskuin alternatiboko iritzien hedatzearen aurka egiteko. Hasierako bideoetan arrazari, arrazakeriari eta sareko erradikalizatzeari buruz aritu zen. Bere bideoetan filosofiaz, soziologiaz eta bere bizipenez baliatzen da eskuin alternatiboko, faxismoko, liberalismoko eta kontserbadurismoko ohiko ikuspuntuak azaltzeko eta kritikatzeko.