Ireki menu nagusia

Kim Philby, jaiotza-izenez Harold Adrian Russell Philby (Ambala, India, Britainiar Inperioa, 1912ko urtarrilaren 1a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1988ko maiatzaren 11) britainiar espioia izan zen.

Kim Philby
Kim Philby.jpg
Bizitza
Izen osoa Harold Adrian Russell Philby
Jaiotza Ambala Itzuli1912ko urtarrilaren 1a
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Mosku1988ko maiatzaren 11 (76 urte)
Hobiratze lekua Kuntsevoko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita St John Philby
Ezkontidea(k) Litzi Friedmann  (1934ko otsailaren 24a -  1946ko abendua)
Rufina Ivanovna Pukhova  (1971 -  1988)
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Westminster School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerak espioia eta kazetaria
Enplegatzailea(k) Secret Inteligence Service
Jasotako sariak
Kidetza Cambridgeko bostak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea izan zen.

BiografiaAldatu

1951 arte britainiar espioitza-zerbitzuko kide, eta Gerra Hotza bitartean arrakastarik handiena izan zuen sobietar espioi bikoitza. Cambridgeko Unibertsitatean ikasten ari zela komunista bihurtu zen, eta 1933an sobietarren aldeko Cambridgeko bostak izeneko espioi taldeko kide bilakatu zen. Britainiar inteligentzia-zerbitzuko MI-6 saileko kide eta buru izan zen urte askotan.

1949an Washingtonera bidali zuten, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako espioitza-zerbitzuetako harremanen arduradun izateko. Kargu horretan zegoela, sobietarren alde lan egin zuen, eta haiei informazioa helarazten zien. 1951. urtean kargutik bidali zuten, eta 1955ean MI-6tik. My Silent War (1968, "Nire gerra isila") liburuan bere bizitzaren berri eman zuen.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Philby