Ireki menu nagusia

Adele Laurie Blue Adkins (Tottenham, Londres, 1988ko maiatzaren 5a), ezagunagoa Adele izenaz, abeslari eta konposatzaile ingelesa da. 2008an 19 izeneko lehen albuma kaleratu ondoren, arrakasta handia lortu du bere Soul, R&B eta Pop estiloekin. Bere ahots bikainarengatik miretsia da eta 10 Grammy, 4 Brit Awards, 4 American Music Awards, Urrezko Globo Sari bat eta Oscar Sari bat irabazi ditu.

Adele (abeslaria)
Adele - Live 2016, Glasgow SSE Hydro 03.jpg
Bizitza
Izen osoa Adele Laurie Blue Adkins
Jaiotza Tottenham1988ko maiatzaren  5a (31 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua West Norwood Itzuli
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Ezkontidea(k) Simon Konecki Itzuli  (2016-03-16 -  2019-03-22)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa BRIT School for Performing Arts and Technology Itzuli maiatza 2006)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea eta bateria-jotzailea
Altuera 69 hazbete
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Adele
Genero artistikoa popa
blue-eyed soula Itzuli
rhythm and bluesa
soula
jazza
Ahots mota dramatic mezzo-sopranoa Itzuli
Fach dramatic mezzo-soprano Itzuli
Musika instrumentua gitarra
pianoa
bateria
baxua
tronpeta
biola
hari instrumentua
ahotsa
Diskoetxea Columbia Records
XL Recordings
IMDb nm2233157
www.adele.com

Eduki-taula

IbilaldiaAldatu

2008an XL Recordings eta Columbia Recordsekin kontratu diskografikoa sinatu zuen eta 2008ko urtarrilaren 28an bere lehen albuma argitaratu zuen 19 izenburukoa, Britainia Handian platinozko disko lau aldiz izan zena[1].Izenburu hori aukeratu zuen 19 urte zituenean idatzi zuelako. Disko honetatik lau single atera ziren Hometown Glory,Chasing Pavements,Could Shoulder eta Make You Feel My Love.2009ko Grammy Sarietan bi garaikur erdietsi zituen.

Bigarren diskoa, 21, 2011ko urtaarrilaren 21ean kaleratu zuen eta lehenbizikoarekin lortutako arrakasta gainditu zuen[2], Britainia Handian platinozko 14 disko lortuz[1]. Estatu Batuetan 352.000 ale saldu zituen aurreneko astean[3].Disko honetan bost single kaleartu zituen Rolling in the Deep, Someone Like You, Set Fire To The Rain, Turning Tables eta Rumor Has It. 2012ko Grammyetako izarra izan zen, 6 sari eskuratu baitzituen: Diskorik Onena ("19"), ("21") Kantu Onena ("Rolling in the deep"), Hitz Onena, Pop mailako Bakarkako Emanaldi Onena, Pop mailako Disko Bokal Onena eta Musika Bideo Labur Onena[4].

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Certified Awards Search
  2. British soul singer Adele preps summer U.S. tour Latimes.com
  3. Adele's '21' Debuts At No. 1 On The Billboard 200 With 352,000 Sales Billboard.biz
  4. Adele izan da Grammy sarietako erregina Eitb.com

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adele (abeslaria)