Zerrenda:Uholde historikoak Euskal Herrian
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Euskal Herriak bizi izan dituen uholde garrantzitsuenen zerrenda:
XIV. mendeaAldatu
1330eko Zangozako uholdeaAldatu
1380ko apirilaren 15eko uholdeaAldatu
Eragina Bilbo, Galdakao eta Arrigorriagan nabaritu zen batez ere. Bilbon uholdeak hiriko zubia txikitu zuen eta Nerbioi eta Ibaizabal ibaien ertzean zeuden hainbat errota suntsitu zituen.
XV. mendeaAldatu
1405eko apirilaren 15eko uholdeakAldatu
1408ko apirilaren 29ko uholdeakAldatu
1430eko Zangozako uholdeaAldatu
Urte hartan Aragoi ibaia euriz handitua gainezkatu eta herriko 172 eraikin erabat suntsitu zituen.
1440ko ekainaren 27ko uholdeakAldatu
1447ko uztailaren 22ko uholdeakAldatu
1450eko uztailaren 27ko uholdeakAldatu
1481eko irailaren 2ko uholdeakAldatu
XVI. mendeaAldatu
1553ko irailaren 14ko uholdeakAldatu
1578ko urriaren 28ko uholdeakAldatu
1582ko Zangozako uholdeaAldatu
1593ko irailaren 23ko uholdeakAldatu
Bilbon kalte material handiak eragin zituzten eta Alde Zaharreko eraikin asko behera etorri ziren.
XVII. mendeaAldatu
1634ko Zangozako uholdeakAldatu
1651eko irailaren 8ko uholdeakAldatu
XVIII. mendeaAldatu
1739ko Zangozako uholdeaAldatu
1762ko ekainaren 15eko uholdeakAldatu
1775eko ekainaren 21eko uholdeakAldatu
1778ko ekainaren 23ko uholdeakAldatu
1787ko irailaren 24 eta 25eko uholdeakAldatu
1787ko irailaren 24tik irailaren 25eko gauean jausitako euriak eraginda almadien enborrek, Esako harrizko zubia itxi egin zuten eta ura eta bestelakoak pilatuz joan ziren. Presioak eraginda, urak zubia apurtu eta uholdea eragin zuen Zangozan. Urek bi metroko altuera hartu zuten herriko kaleetan eta 556 hildako izan ziren (biztanleriaren %18a). Herrian zeuden 465 eraikinetatik 428 erabat suntsiturik geratu ziren.
XIX. mendeaAldatu
1801eko maiatzaren 25ejko uholdeakAldatu
1834ko ekainaren 30eko uholdeakAldatu
Gipuzkoako mendebaldeak eta batez ere Deba bailarak jasan zituen uholde hauek. 1834ko ekainak 30 hartan, 39 pertsona hil ziren.
1876ko apirilaren 19ko uholdeakAldatu
XX. mendeaAldatu
1906ko irailaren 10eko uholdeakAldatu
1913ko ekainaren 2ko uholdeakAldatu
Baztan (Nafarroa) eta Errobi ibaiaren harana (Nafarroa Beherea eta Lapurdi) izan ziren kaltetuak uholde haietan. Baztan udalerriko Erratzu herria izan zen herririk kaltetuena. Guztira 5 pertsona hil ziren, 3 Elizondon (Baztan, Nafarroa), hildako 1 Bidarrain (Nafarroa Beherea) eta beste bat Itsasun (Lapurdi).
1933ko ekainaren 16ko uholdeakAldatu
1953ko urriaren 14 eta 15eko uholdeakAldatu
Gipuzkoa izan zen herrialde kaltetuena. Guztira 27 pertsona hil ziren. Hildako gehienak Zestoan (Gipuzkoa) izan zen "La Guipuzcoana" autobus konpainiaren istripuan hil ziren.
1977ko ekainaren 12 eta 13ko uholdeakAldatu
Batez ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mendebaldea izan ziren kaltetuenak. Pertsona bat hil zen Armintzan (Bizkaia) eta ondorengo prezipitazio kantitateak batu ziren ekainaren 12 eta 13 hartan:
Sondika (Bizkaia) | 112 mm |
Foronda, Gasteiz (Araba) | 93 mm |
Igeldo, Donostia (Gipuzkoa) | 71 mm |
Iruñea (Nafarroa) | 57 mm |
Hondarribia (Gipuzkoa) | 52 mm |
1983ko abuztuaren 26 eta 27ko uholdeakAldatu
Ia Euskal Herri osoari eragin zion. Herrialde kaltetuena Bizkaia izan zen. Bizkaian 29 hildako zenbatu ziren, Araban 6 guztiak Laudion, Lapurdin 5. Guztira 40 hildako eta 5 desagertu
1988ko uztailaren 19ko uholdeakAldatu
Gipuzkoan Deba bailaran eta Arabako zonalde batzuetan izan zuten eragina uholde hauek. Guztira 16 pertsona hil ziren. Elgoibar izan zen herri kaltetuena. Deba ibarrean, 1983ko uholdeek baino kalte gehiago eragin zuten 1988koek.
Ia bi ordutan metro karratuko 170 litro erori ziren Elgoibarren, 137 Bergaran, 124 Zumarragan, 118 Eibarren eta 116 Legazpin, besteak beste.
XXI. mendeaAldatu
2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeakAldatu
2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak 2008ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era Bizkaian egondako uholdeak izan ziren.