Youtuber
Youtuberra YouTube webgunean bideoak partekatzearen truke dirua irabazten duen pertsona da. Youtuberrek telebistaren ordezko aukera berri bat ematen dute, non jendeak nahi duena ikus baitezake nahi duenean.

Youtuberrak
aldatuGaur egun youtuberrek oso eragin handia dute, eta telebistak baino ikusle gehiago lor dezakete.
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
PewDiePie
aldatuMunduan jarraitzaile gehien duen youtuberra Pewdiepie suediarra da[1]: 61 milioi baino harpidedun gehiago ditu, (2018ko datuak) eta hilean 350 milioi ikusle izaten ditu gutxienez.
Germán Garmendia
aldatuGaztelaniaz harpidedun gehien dituen youtuberra Germán Garmendia txiletarra da. Bi kanal ditu rankingeko goiko postuetan: HolaSoyGerman eta JuegaGerman.
Rubius
aldatuRubius edo ElRubius goitizenarekin ospetsu egin den youtuberra da harpidedun kopuruko rankingetan hirugarrena. Gaztelaniaz eta norvegieraz egiten du baina gaztelaniazko kanala da jarraitzaile gehien dauzkana.
Munduko youtuberrik ospetsuenak
aldatuYoutuber bakoitzak bere kanalean nahi duena igo dezake, betiere YouTubeko arautegia errespetatuz.
Youtuberraren izena | Harpidedun kopurua |
Pewdiepie | 75.973.574 |
T-Series | 75.032.247 |
HolaSoyGerman | 35.010.164 |
Dude Perfect | 34.118.460 |
elrubiusOMG | 32.412.929 |
JuegaGerman | 30.885.302 |
Fernanfloo | 30.752.003 |
VEGETTA777 | 24.981.917 |
VanossGaming | 23.960.343 |
Smosh | 23.788.536 |
nigahiga | 21.295.711 |
Ninja | 20.276.859 |
Yuya | 17.364.660 |
JennaMarbles | 16.723.339 |
whindersonnunes | 16.610.447 |
Markiplier | 16.364.190 |
KSI | 15.758.140 |
FBE | 14.853.411 |
jacksepticeye | 14.378.283 |
ERB | 14.148.831 |
DanTDM | 13.994.637 |
enchufetv | 13.213.765 |
Euskal youtuberrak
aldatuYoutuberren nazioarteko fenomenoak Euskal Herrian ere izan du oihartzunik. Euskaraz aritzen diren[2][3][4] youtuberren kanalek, baina, gutxitan lortzen dute 1.000 harpidedun baino gehiago[5][6].
Mila harpidedun baino gehiago
aldatuMila harpidedun baino gehiago duten youtuber batzuk:
- DespertaVlogsEUS, (Iban Garcia)[7],
- Aiora Probatxoa, (Aiora Mujika)[8][9],
- SuperTxope (Hiru Damatxo. Amaitutako proiektua[10]),
- Nerea Alias[11],
- Euskara satorra, Beñat Erezuma irakasleak euskara ikasi nahi dutenei zuzendutako kanala eskaintzen du. Beñat Erezumak azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz ematen ditu[12]. Azpitituluak ere bi hizkuntzetan eskaini ohi ditu.
Bostehun harpidedun baino gehiago
aldatu- JuditsiteEuskaraz, (milaka harpidedun gaztelaniazko kanalean, 1.000 baino gutxiago euskarazkoan)[13].
- 27zapata,(Imanol Epelde Pagola)[14].
- EUGENIren TXOKOA - EuTxo[15] Eugeni Alzibar.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2018). «Las 5 estrellas de YouTube que tienen más suscriptores en el mundo (y 3 hablan español)» BBC News Mundo (kontsulta data: 2018-10-18).
- ↑ «Youtuber izatea lana al da? - Game Erauntsia - Bideo-jokoak euskaraz» gamerauntsia.eus (kontsulta data: 2019-02-13).
- ↑ «Youtuberrak • TaPuntu» TaPuntu 2016-03-04 (kontsulta data: 2019-04-10).
- ↑ «youtuberrak euskaraz - YouTube» www.youtube.com (kontsulta data: 2019-09-13).
- ↑ «Euskal youtuberrak» MingainakDantzan 2017-07-21 (kontsulta data: 2018-10-20).
- ↑ «Ba al dago euskal komunitaterik YouTuben?» burutüstyle 2017-03-06 (kontsulta data: 2019-04-10).
- ↑ Iban García. «DespertaVlogsEUS» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ Aiora Mujika. «Aiora Probatxoa» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ Erostarbe Leunda, Gorka. «Aiora Mujika: «Sortu baino gehiago, kontatu egin dut»» Berria (kontsulta data: 2022-02-16).
- ↑ «Super Txope» Hiru Damatxo (kontsulta data: 2019-09-12).
- ↑ «Nerea Alias» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ Beñat Erezuma. «Euskara Satorra: aprender euskera con vídeos» YouTube (kontsulta data: 2019-07-09).
- ↑ «JuditsiteEuskaraz» YouTube (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «Imanol Epelde Pagola» YouTube (kontsulta data: 2020-03-28).
- ↑ «EUGENIren TXOKOA - EuTxo» YouTube (kontsulta data: 2020-03-28).