Ireki menu nagusia

Kimber James (Miami, Florida, Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko apirilaren 2a) estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohi eta modelo transexuala da. 2010ean Urteko Aktore Transexual Onenaren AVN Saria irabazi zuen.

Kimber James
Kimber James Erotica Los Angeles 2009 (1) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Miami1988ko apirilaren  2a (31 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak aktore pornoa eta aktorea
Pisua 46 kilogramo
Altuera 160 zentimetro
Izengoitia(k) Kimber James
IMDb nm3151209
www.bustykimberxxx.com/

BiografiaAldatu

Kimber James Klinefelter sindrome izeneko kromosoma-desorekarekin jaio zen. 12 urte zituenean trantsizioa egiten hasi zen.

Gia Darling aktore transexualaren laguntzaile moduan hasi zen industria pornografikoan. Geroago, Transsexual Babysitters 4 izeko filman debuta egin zuen aktore gisa. 2008an LA Direct Models agentziarekin kontratua sinatu zuen lehenengo aktore transexuala bihurtu zen.

2012ra arte ez zuen sexu berresleitze ebakuntza egin. Izan ere, aurretik hormona-tratamendua eta gorputza feminizatzeko ebakuntza batzuk baino ez zituen eginak. Sexu-berresleitze ebakuntza egin eta gero, 2013an industria pornografikora itzuli zen bere ekoiztetxea zabalduz, Kimber James Productions izenekoa.

SariakAldatu

Urtea Saria Kategoria Emaitza
2010 AVN Sariak Urteko aktore transexual onenari Irabazlea

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kimber James