Viktoria Modesta Moskalova (Daugavpils, Letonia, 1988ko otsailaren 25ean) letoniar jatorriko modelo eta abeslari britainiarra da.

Viktoria Modesta

Bizitza
JaiotzaDaugavpils1988ko otsailaren 25a (36 urte)
Herrialdea Letonia  2000)
 Erresuma Batua  (2000 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta egile abeslaria
Enplegatzailea(k)Crazy Horse (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika elektronikoa

viktoriamodesta.com
IMDB: nm7222279 Facebook: ViktoriaModesta Twitter: VIKTORIAMODESTA Instagram: viktoriamodesta Youtube: UC5EaTHqxM-FDjpuux_PByYg Souncloud: viktoria-modesta Spotify: 1KwaTlvNRVkxHOSffinbHP Musicbrainz: 0246ac38-ae32-4b48-88b3-c9d95bd09c9c Discogs: 6469956 Deezer: 469500 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Viktoria 1988ko otsailaren 25ean jaio zen Daugavpilsen, Letonian. Musikarenganako zaletasuna txikitatik datorkio. 6 urte zituenean, pianoa, partitura eta kanta ikasten hasi zen Daugavpilsko musika eskolan. 1999an Londresera joan zen bizitzera bere gurasoekin.

Jaiotzean izandako zabarkeria mediko baten ondorioz, bere haurtzaroan egonaldi luzeak igaro behar izan ditu ospitaleetan.[1] Zabarkeria horrek arazo ugari eman zizkion bere ezkerreko hankarekin. 2007an, bere mugikortasuna hobetzeko eta etorkizunean osasun arazoak ekiditeko asmoz, Viktoriak ezkerreko hanka belaunetik behera ebakitzeko ebakuntza egitea erabaki zuen. Anputazioa eragozpena izan ordez, bere burua artista bionikotzat aurkezten du harro.[2]

Ibilbide profesionala aldatu

Modelo bezala aldatu

Moskalova 15 urterekin hasi zen modelo. Batez ere Erresuma Batuko underground kulturako hainbat aldizkaritan agertu da, adibidez 4 aldiz agertu da Bizarre aldizkariaren azalean.

James Stroudek atera zion erretratu biluzia Londresko National Portrait Galleryn egon zen ikusgai.

Musika aldatu

2002an urtebeteko ahots-teknologia ikastaroa egin zuen Londresko Musika Eskolan. 2009an Nik Hodges musikari eta ekoizlearekin elkarlanean proiektu bat abiatu zuen. Beraien lehendabiziko lana "Jane Bond" Music Week-eko zerrendan agertu zen.

2012ko maiatzaren 28an Moskalovak bere debuteko "Only You" singlearen argitalpen digitala kaleratu zuen.

2014ko abenduaren 12an Channel 4 telebista-kate publiko britainiarrarekin elkarlanean "Born Risky" kanpaina atera zuen. Bertan bere burua munduko lehen pop artista bionikotzat aurkeztu zuen, Prototype abestiaz lagunduta. Saam Farahmand-ek diseinatu eta zuzendu zuen kanpainaren bideoa.

2012ko Udako Paralinpiar Jokoen amaiera ekitaldia aldatu

2012ko Udako Paralinpiar Jokoei amaiera emateko ekitaldian, Veronikak "Snow Queen" papera antzeztu zuen Coldplay taldeak zuzenean abestu zuen "42" kantan. Swarovski kristalez apaindutako protesia eramanez egindako agerraldia mintzagai izan zen The Times, Grazia eta Look aldizkarietan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu