Ireki menu nagusia

André Navarra (Biarritz, 1911ko urriaren 13a - Siena, 1988ko uztailaren 31) mundu mailako ospea lortu zuen txelo jole eta irakasle lapurtarra da.

André Navarra
Bizitza
Jaiotza Biarritz1911ko urriaren  13a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Siena1988ko uztailaren  31 (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Conservatoire de Toulouse Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Charles Arnold Tournemire Itzuli
Jules-Léopold Loeb Itzuli
Ikaslea(k) Frédéric Lodéon Itzuli
Alexandr Večtomov Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biolontxelista, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Musika instrumentua Txeloa

Eduki-taula

BiografiaAldatu

HastapenakAldatu

André Navarra italiar jatorriko kontrabaxu-jole baten semea zen. 9 urterekin eskualde mailako Okzitaniako Tolosako Kontserbatorioan sartu zen eta Ringeisen izan zuen maisu. 13 urterekin kontserbatorio honetako lehen saria lortu zuen. 1926an Pariseko Kontserbatorioan apuntatu zuten; bertan Jules Léopold Lœb (txelorako) eta Charles Tournemire (kamera-musikarako) ari ziren irakasle eta 15 urterekin graduatu eta lehen saria erdietsi zuen. Oso ohikoa ez zena eginez eskolak hartzeari erabat utzi eta berezko ikasketa-metodo bat eratzen hasi zen; horretarako bibolinarentzat erabiltzen zirenak (haien artean Carl Flesch and Otakar Ševčík-enak) egokitu zituen, garai horretan txeloa lantzeko ganorazko metodoak falta zirelako.

Parisen eman zuen autoikasketa aldi honetan eta aukera hori profitatu Emanuel Feuermann, Alfred Cortot piano jolea edo Jacques Thibaud bibolin jolea bezalako musikariekin tratua izateko. Baita Jacques Ibert, Florent Schmitt eta Arthur Honegger konpositoreen laguna bihurtu ere. Beluago Pau Casals aholkulari izan zuen, katalanak bere balio musikalen berri zuelako.

Karrera profesionalaAldatu

1927an 19 urte zuela Kretly-Streich laukotearen kidea bihurtu zen, zazpi urte eman zuen lan horretan. B.B.N. hirukotea sortzen ere lagundu zuen, Joseph Benvenuti piano jole eta René Benedetti bibolin jolearekin batera.

1933an Opéra Garnier ("Pariseko Opera") delakoaren orkestran (non txelo jole nagusia zen) eta Walther Straram, Arturo Toscanini, Bruno Walter eta Wilhelm Furtwängler orkestra-zuzendarien aginduetara jo izan zuen.

Garaian, gainera, fisikoki ezin hobeto zegoen eta igeriketa eta boxeoan (pisu ertaina zen) ere bikain aritu zen. Horrek balio izan zion txeloa bezalako tamaina handiko tresna bati ekiteko orduan. Sasoi hori urteetan gorde zuen.

1937an Vienako estraineko nazioarteko txelo lehiaketan lehen saria eman zioten eta hau berebiziko aurrerapausoa izan zen bere karrera profesionalean. Ekidinezina egion zitzaion, noski, Bigarren Mundu Gerrak suposatu zuen etena; Frantziako infanterian aritu zen.

Gerraren osteanAldatu

Pasdeloup eta Lamoureux orkestrekin bakarlari aritu zen. Beranduago frantses irratiaren lehen kontzertuetan esku hartu zuen eta Austria, Polonia eta Italian jo zuen.

1945etik aurrera bakarlari karreran aritu zen burubelarri eta Londres, Haga, Geneva, Erroma, Asia eta Berlinen kontzertuak izan zituen, besteak beste. 1949an Pariseko Kontserbatorioan Pierre Fournier irakaslearen ordezkapena egiteko izendatu zuten. 1952an Sienako Accademia Musicale Chigiana famatuan udako ikastaroak ematen hasi zen. 1959koak dira bakarlari gisa dauzkan lehen grabaketak. Grand Prix du Disque deritzotena birritan eman zioten. 1965ean Estatu Batuetarako bere lehen kontzertu-bira burutu zuen, Charles Münch orkestra-zuzendariaren aginduetara. 1967an Detmold (Alemania) hiriko Hochschule für Musik (Musikako Goi-Eskola) delakoan bere ikastaroak hasi zituen, bertan irakasle izendatu zutelako; 1968tik 1970era Londresko Royal School of Music izenekoan ere eman zituen eskolak. 1969an Sobiet Batasunean burutu zuen bere lehen kontzertu-bira egin zuen.

Mundu osoan zehar ibilita ere, aukera izan zuen jaioterrian ere aritzeko eta 1970etik 1973ra Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel Udako Akademian eskolak eman zituen. 1973tik 1988ko uztailaren 31n hil arte Vienako Hochschule für Musik und darstellende Kunst delakoan ("Musika eta Interpretazioaren Arteetako Goi-Eskola") irakasle konbidatua izan zen.

Obrak, tresnak eta ikasleakAldatu

Obra garaikide anitz berarentzat sortuak izan dira, adibidez:

  • Cantilène variée (Tony Aubin, 1946).
  • Introït, récit et congé (Florent Schmitt, 1951).
  • Concerto Numéro 1 (André Jolivet, 1962).
  • Concerto (Antoine Tisné, 1969).

1715eko "Giuseppe Guarnerius" batekin denbora luzez aritu ostean, 1741eko "Gagliano" bat erosi zuen. Baina garai modernoetan ekoitzitako tresnekin aritzea ere laket zuen: nabarmentzekoak "Bernardel", "Miremont" eta "Gianotti" bana.

Bere ikasle ugarien artean Florian Kitt, Valentin Erben, Johannes Goritzki, Friedrich Sellheim, Tobias Kühne, Alessandro Baillie, Martin Ostertag, Walter Nothas, Marcio Carneiro, François Guye, Michael Veit, Philippe Müller, Heinrich Schiff, Yvan Chiffoleau eta Marc-Didier Thirault daude.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu