Apezetxea
Izen osoa: Jon Apezetxea Ruiz
Jaiotza data: 1988ko apirilaren 12a (36 urte)
Jaioterria: Goizueta ( Nafarroa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: Aurrelaria
Altuera: 1,79 m
Pisua: 72 kg
Debutatze data: 2006ko urtarrilaren 30a
Debutatze pilotalekua: Beotibar pilotalekua (Tolosa)
Erretiratze data: 2015eko maiatza

Jon Apezetxea Ruiz, pilota arloan Apezetxea deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1988ko apirilaren 12a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin; gaur egun, enpresa horretako teknikarietako bat da. Profesional garaiko estatistika ofizialek diotenez, 1,79 metro luze da, eta 72 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2006ko urtarrilaren 30ean jokatu zuen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 2015eko maiatzean, Aspek enpresako intendentearen —Martin Alustizaren— laguntzaile izateko proposamena egin zion, eta Apezetxeak onartu egin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Apezetxea, segundo intendente de Aspe», Diario Vasco, 2015-05-06.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.