Hayley Nichole Williams (Meridian, Mississippi, Estatu Batuak, 1988 abenduaren 27a) Paramore poprock taldean aritzeagatik ezaguna den abeslari eta konposatzaile estatubatuarra da. Taldea 2004ean sortu zuten Josh Farro, Zack Farro, Jeremy Davis eta Hayleyk berak, Tennessee-n.

Hayley Williams

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHayley Nichole Williams
JaiotzaMeridian (Mississippi)1988ko abenduaren 27a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Chad Gilbert (en) Itzuli  (2016 -  2017)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikaria, abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaParamore
Genero artistikoaEmoa
rock alternatiboa
pop-punk (en) Itzuli
pop rock
power pop (en) Itzuli
emo pop (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
pianoa
giltzadia
baxua
bateria
ahotsa
DiskoetxeaFueled by Ramen
Atlantic Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IMDB: nm3210471 Rottentomatoes: celebrity/hayley_williams_2 TV.com: people/hayley-williams
Facebook: hayleywilliams Twitter: yelyahwilliams Instagram: yelyahwilliams Youtube: UCoGbSChtzhQ4r1toYPmeiSA Spotify: 6Rx1JKzBrSzoKQtmbVmBnM iTunes: 256673270 Last fm: Hayley+Williams Musicbrainz: b4b5b5a7-feff-47d0-9458-83d0d135a692 Songkick: 1035021 Discogs: 866071 Allmusic: mn0000364537 Deezer: 281737 Edit the value on Wikidata

Hainbat kolaborazio egin ditu, B.o.B. taldearen airplanes abestian besteak beste. Kolaborazio horrekin MTV Video Music Awards 2010 sarietarako hiru izendapen lortu zituen.

Biografia aldatu

Joey and Cristi Williams-en alaba, Mississippi estatu estatubatuarreko Meridian herrian jaio zen. Bi ahizpaorde gazteago ditu. Bere gurasoak dibortziatu zirenean, 2002an, bere amarekin Tennessee estatuko Franklin herrira mugitu zen. Han, Brett Manning musikari eta kantu-irakaslearekin kantu klaseak hartzen hasi zen.

Bere ikastetxe berrian Josh eta Zac ezagutu zituen, beranduago haiekin sortuko zuen Paramore, baina, lehenago The factory taldearekin funk musikako bertsioak egiten ibili zen. 2003an Atlantic Records disketxearekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko, baina Hayley-k nahiago izan zuen Rock banda muntatzea. Steve Robertson:

« Berak ez zuen Pop printzesa izan nahi. Bere Rock taldearekin letra propioak idatz zitzaketela erakusteko aukera izan nahi zuen »