Oleksandra Xevtxenko

Oleksandra Xevtxenko[1][2][3] (ukraineraz: Олександра Шевченко; ingelesezko transliterazioan Alexandra Shevchenko; Khmelnytskyi, Ukraina, 1988[4]) FEMEN protesta talde feministako ekintzailea da, Ukrainan talde hau sortu zuen nukleo eratzailekoa.[5][6]

Oleksandra Xevtxenko
Alexandra Shevchenko, 2010 (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaKhmelnytsky1988ko apirilaren 24a (34 urte)
Herrialdea Ukraina
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
ukrainera
Hezkuntza
HeziketaKieveko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaFemen

IMDB: nm5906632 Facebook: femensasha Twitter: femenshevchenko Instagram: iamsashashevchenko VK: femen Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aktibismoanAldatu

Anna Hutsolek FEMEN sortu zuen Kieven 2008ko apirilaren 10ean, bere jaioterri Khmelnytskyko Oleksandra Xevtxenko eta Oksana Xatxkorekin.[7] Hasiera, neska ikasleen eskubideen inguruko protestak egin zituzten, baina berehala agertu ziren emakume ukrainarren sexu-esplotazioaren aurka.[8] 2009ko abuztuaren amaieran, Oksana Xatxko izan zen protesta batean bere bularrak biluztu zituen taldeko lehen kidea, baina 2010era arte ez zen ikuspegi hori ohiko taktika bihurtu FEMENen adierazpenetan.

Bularrak erakustearen taktika justifikatzen dure arreta mediatikorik gabe beren mezua ez delakoan zabalduko. Protesta modu hau nazioartera eraman zutenetako bat izan Xevtxenko, 2011. urtearen amaieran: Oleksandra Xevtxenkok, Inna Xevtxenko eta Jenia Kraizmanekin batera,2011ko urriaren 31n, Dominique Strauss-Kahnen aurka agertu ziren Parisen neskame frantziar gisa; 2011ko azaroaren 5ean, Silvio Berlusconiren aurka protesta egin zuten Erroman, eta hurrengo egunean Vaitikanoko San Petri basilikaren kanpoan Aita Santuaren aurka protesta egin zuten.[9][10][11][12] 2011ko abenduaren 9an, Xevtxenko Moskun zegoen Vladimir Putinen aurka manifestatu zen Kristo Salbatzailearen katedralaren kanpoan.[13]

2013an, Xevtxenkok Ukrainatik ihes egin zuen, Femeneko beste fundatzaile batzuekin batera, eta Parisen jarri zen bizitzen, errefuxiatu politikoaren estatusa erdietsita[14].

ErreferentziakAldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Alexandra Shevchenko» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-06 data duen 1075641184 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. "The Femen Phenomenon", Gleb Garanich, Photographer's Blog, 1 March 2012, "Olexandra" is used here, in its original Ukrainian version and not translated into Russian. [Accessed 4 January 2020].
  2. "Ukraine's Femen: Topless protests 'help feminist cause'", Sam Wilson, BBC News, 24 October 2012. [Accessed 4 January 2020].
  3. "UKRAINE: Ukrainian Femen activist Oleksandra Shevchenko, who was recently deported from Tunisia, is arrested with two fellow protesters after staging an anti-Lukashenko topless protest in Kiev", REUTERS, 18 June 2013, reprinted on screenocean website.[Accessed 4 January 2020].
  4. Neufeld, Dialika. (11 May 2012). Femen Activists Get Naked to Raise Political Awareness - SPIEGEL ONLINE. Spiegel.de.
  5. Jeffrey Tayler. (13 March 2013). The Woman Behind Femen's Topless Protest Movement - Jeffrey Tayler. The Atlantic.
  6. FEMEN. FEMEN.
  7. Garanich, Gleb. The femen phenomenon | Photographers Blog. Blogs.reuters.com.
  8. Piotr Pogorzelski. New Eastern Europe - Ukraine is not a Brothel. Neweasterneurope.eu.
  9. Des féministes ukrainiennes manifestent contre DSK - L'EXPRESS. Lexpress.fr 1 November 2011.
  10. Ukrainian Femen Protesters. Photos.independent.ie.
  11. Bikyamasr: Ukraine woman strips at Vatican for rights, anti-Berlusconi. Kyivpost.com 7 November 2011.
  12. FEMEN - Zurich is not a Brothel! (NSFW). Mizozo.com.
  13. «'Femen' Stage Naked Protest Against Putin in Moscow [PHOTOS] - IBTimes UK» International Business Times 9 December 2011.
  14. (Ingelesez) «Femen leader found dead in Paris, radical feminist group mourns co-founder» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).

Kanpo estekakAldatu