Ireki menu nagusia

Amaia Castorene Luro (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1988ko abuztuaren 12a) baxenabartar sukaldaritza-blogaria, telebistako kolaboratzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea da. Apetitu-on izeneko sukaldaritza-blogean idazten du eta 2018az geroztik ETB 1 telebista-kateko Txoriene saioan aritzen da kolaboratzaile.[1]

Amaia Castorene
Bizitza
Jaiotza Baigorri1988ko abuztuaren 12a (31 urte)
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak blogaria
apetitu-on-77.checkout.webself.net/eu

Horrez aparte, hainbat bertso-saiotan egon da gai-jartzaile.

BizitzaAldatu

1988ko abuztuaren 12an Baigorrin sortua, Geografia eta Historian masterduna da. Geografia eta Historiako irakasle dabil, baina tartean sukaldaritzari buruz idazten du bere blogean. 2018az geroztik telebistan dabil kolaboratzaile ETB1eko Txoriene sukaldaritza saioan.

ErreferentziakAldatu

  1. «Amaia Castorene. 'Apetitu-On' blogaren sortzailea» Berria 2018ko abuztuaren 2a . Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 2a.