Dekatloi
Dekatloia (Greziera klasikoaz: δέκα Deka, "Hamar", αθλος Athlos, "Norgehiagoka) atletismoaren arlorik gorena da hainbaten ustez. Hamar proba barne hartzen du espezialitate honek, bi egunetan jarraian jokatutakoa eta puntuen arabera baloratutakoa.
Proba hau antzinako pentatloitik etorria da, Grezia klasikoan jokatutakoa eta barne luzera jauzia, disko eta xabalina jaurtiketak, esprinta eta borroka hartzen zituena. Olinpian sortu zuten K. a. 708. urtean, eta oso ezaguna eta zabalduta egon zen mendeetan zehar.
1911an oraingo moduan antolatu zuten lehenengo aldiz, eta 1964an bestela gaurko jarraibideak ezarri zituzten. Gizonezkoek parte hartzen dute gehien-gehienetan, heptatloian emakumezkoek jarduten duten bitartean.
Probak
aldatu- 1. egunean:
Dekatletak
aldatuDaley Thompson britainiarra inoizko hoberena da hainbat adituren ustez, eta beste dekatleta nabarmenen artean Paavo Yrjölä finlandiarra, Bruce Jenner estatubatuarra eta Jürgen Hingsen alemaniarra ditugu.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Team Decathlonen webgunea[Betiko hautsitako esteka]