Jazinto Karraskedo
Jazinto Karraskedo Olarra (Billabona, Gipuzkoa, 1895eko otsailaren 10a - Donostia, 1988ko azaroaren 9a)[1] euskal idazlea izan zen.
Jazinto Karraskedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villabona-Amasa, 1895eko otsailaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1988 (92/93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Salerosketarako ikasketak egin bazituen ere, laster agertu zuen literaturarako zaletasuna. 1923an hasi zen Euskal-Esnalea aldizkarian euskaraz idazten eta geroago Zeruko Argia, El Día, El Pueblo Vasco, Euzkadi eta beste zenbaitetan gerra iritsi arte. Denbora berean ekin zion antzerkigintzari eta Donostiako Santomasetako emanaldietan agertu ziren bere lanetarik zenbait eta garai haietako sariak ere jaso zituen. Bere lehen antzerki Ianak: Gure semea eta Guzia illun itzaltsu deitzen direnak, Toribio Altzagaren zuzendaritzapean Donostiako Euskal Iztundeak 1927an sarituak izan ziren. Ohizko bizitzari loturik zebiltzan antzerki gaiak. Etxe-aldaketa eta Garo-usaia lanak "Antzerti" ekintza taldeak sarituak. Azkena, Txomin Agirreren Garoa liburuan oinarriturik egina, 1936ko Maiatzaren 17an aurkeztu zen eta harrera ona izan zuen. Bere antzerki lan gehienak humorezko komedia entretenigarriak ziren.
Gerraostean Zeruko Argia astekarian idatzi zuen noizbehinka eta 1965ean Toribio Altzaga Saria jaso zuen "Laratzean sua" bere lanagatik.
Gipuzkerazko idazkera herrikoia zuen maite eta euskara idatziaren batasunerako arauak ez zitzaizkion atsegin. 1966an euskatzain urgazle izendatu zuten. 1970ean lanetik erretiratu eta hortik aurerra oso gutxitan idatzi zuen.
Lanak
aldatuAntzerkia
aldatu- Gure semea (1923) (gerra garaian galdua)[2]
- Guzia illun itzaltsu (1923) (gerra garaian galdua)
- Txokolo, txerri-tratalari (1933, López Mendizabal)
- Etxe-aldaketa (1934, López Mendizabal)
- Garo-usaia (1935, López Mendizabal)
- Etxerako... nor?
- Laratzean sua (1965)
Itzulpenak
aldatu- La discreta enamorada (Neskatx zuhurra maitemiñez) (Lope de Vega)
- La vida es sueño (Calderon de la Barca)
- Les Chaises (Eugene Ionesco)
- Mans Hvinna (Vilhen Moberg)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |