Carmen Polo

espainiar aristokrata, Francisco Franco diktadorearen emaztea

María del Carmen Polo y Martínez-Valdés, ezagunagoa Carmen Polo izenez ( Oviedo, 1900ko ekainaren 11; Madril, 1988ko otsailaren 6a) espainiar aristokrata izan zen, Francisco Franco diktadorearen emaztea. Francoren heriotzaren ondoren , Meirás andrearen titulua izan zuen, eta haren ondasunen oinordekoa izan zen.

Carmen Polo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen Polo y Martínez-Valdés
JaiotzaOviedo1900eko ekainaren 11
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1988ko otsailaren 6a (87 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Francisco Franco at Mingorrubio Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkopneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Franco  (1923ko urriaren 22a -  1975eko azaroaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
JarduerakLehen Dama
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Carmen Polo
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm2031972 Find a Grave: 26178669 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Carmen Polo Asturiasko familia aberats eta kontserbadore baten baitan jaio zen 1900. urtean. Etxean jaso zuen hezkuntza, Madame Claverie izeneko etxeko emakumezko irakasle baten eskutik.

 
Franco eta Poloren ezkontza.

17 urterekin ezagutu zuen Francisco Franco. Polo familiak ontzat eman ez zuen ezkongai-harreman baten ondoren[1], Franco eta Carmen Polo Oviedoko San Juan el Real elizan ezkondu ziren 1923an.

Carmen Polok eta Francok alaba bakarra izan zuren, María del Carmen, 1926ko irailaren 14an jaioa. Familian "Nenuca" ezizena zuen.

Diktadorearen emazte aldatu

1936ko uztailean, Gerra Zibilaren lehertzean, Carmen eta bere alaba Espainiako Estatutik atera zituzten Franco matxinoaren kolaboratzaileek, segurtasun arrazoiengatik, Itsaontziz Kanarietatik Lisboara eraman zituzten, eta handik Le Havrera, non autoz hartu eta Lapurdira joan ziren. Aste batzuez Euskal Herrian bizi izan ziren, Baionan, Claverie irakaslearen etxean. 1936ko irailaren bukaeran, Francoren ekimenez desterru hori amaitu zen[2].

 
Franco eta Polo Donostian, 1941eko bisita batean.

Gerra Zibilaren ostean, Estatuburu izendatu zuten senarra, eta Carmen Polok titulu ofizialik izan ez arren, La Señora bihurtu zen Madrilgo botere inguruneetan. Etxebizitza El Pardo Errege Jauregian ezarri zuen bikoteak 1940ko martxoan. Influentziaren truke opariak jasotzera ohitu zen diktadura garaian, eta perlazko lepokoak ziren bere faboritoak[3].

Maria del Carmen Martínez Bordiú Franco, bikotearen biolona, 1972ko martxoaren 8an ezkondu zen Alfonso de Borbón Borboi errege-etxekoarekin, Carmen Polok bereziki bultzatu nahi izan zuen lotura. Asmoa omen zuen Polok, Francoren oinordetza monarkikoa Alfonso de Borbónen bidez egingo zela, bere familia lotuz bide batez monarkia espainolari[1]. Baina puntu honetan ez omen zuen Francorengan eraginik izan, diktadoreak Juan Carlos lehengusua izendatu baitzuen oinordeko. Juan Carlos zein Alfonso, dena dela, biak ala biak ziren lerro monarkiko zuzenetik kanpokoak, koroaren oinordetza historiko eta ustez legala Don Juan Borboikoari zegokionez.

Franco hil ondoren aldatu

Franco hil zenean (1975) Juan Carlos I.a erregeak, errege dekretu bidez, Meirásko jaurerriaren titulua eman zion Carmen Polo alargunari. "Señora de Meirás" tituluz ezagutua izan zen harrezkero, hil arte. Meirás delakoa jauregi edo pazo galiziar bat da, zeinaren jabetza pribatuaren legezkotasuna (Franco familiaren eskuetan) ezbaian jartzen duten askok[4].

Franco hil zenean Carme Polo alarguna eta Carmen Franco alaba izan ziren oinordeko, eta testamentuaren arabera 28 milioi pezetako ondasunak jaso zituzten (2019ko kalkuluetan, 1,8 milioi euro lirateke). Baina izatez, bitxietan eta bere izenean zituzten jabetzetan, Polok, alabak eta bilobek 500 milioi eurotik gorako jabetza zuten pilatuta[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Tecglen, Eduardo Haro. (1988-02-06). «Doña Carmen» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  2. Moradiellos, Enrique,. Franco : anatomía de un dictador. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-17141-69-1. PMC 1061560771. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  3. «Franco, esa herencia» web.archive.org 2013-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  4. (Gaztelaniaz) infoLibre. (2019-07-11). «Galicia, cada vez más cerca de recuperar el pazo 'robado' por los Franco» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Lo que no te cuentan del testamento de los Franco» El Plural (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).