Ireki menu nagusia

Maurizia Aldeiturriaga

Maurizia Aldeiturriaga Zabala (Zeberio, Bizkaia, 1904ko irailaren 22a - 1988ko maiatzaren 19a)[1][2] trikiti musikako pandero jotzailea eta abeslaria izan zen.

Maurizia Aldeiturriaga
Maurizia.jpg
Bizitza
Jaiotza Zeberio1904ko irailaren 22a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1988ko maiatzaren 19a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Musika instrumentua abeslaria
panderoa

BiografiaAldatu

Zeberioko Egia auzoan jaio zen, eta txikitatik panderoa jotzen eta koplak inprobisatzen ikasi zuen. Bederatzi urte zituela neskame joan zen Basurtura, ganadu tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko hariki fabrikan hasi zen lanean. Hamabi urte besterik ez zuela hasi zen Maurizia jaiegun eta festetan herriko plazetan jotzen. Plazarik plaza ibiliz ezagun bihurtu zen, eta Leon Bilbao albokariarekin batera hainbat grabaketatan parte hartu zuen. Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia.

1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, eta ia hil arte jo izan zuen panderoa.

DiskoakAldatu

  • Leon, Maurizia, Fasio eta Basilio: Alboka eta trikitixa (1998)
  • Juan Mari Beltran: Euskal Herriko soinu tresnak (1985)

ErreferentziakAldatu

  1. «Maurizia Aldeiturriaga» (pdf), Bidegileak, . Noiz kontsultatua: 2016-6-28.
  2. «Maurizia Aldeiturriaga Zabala», Auñamendi Entziklopedia, . Noiz kontsultatua: 2016-6-28.

Kanpo loturakAldatu