Javier Muro

nafar eskultorea

Francisco Javier Muro Sanz de Galdeano (Iruñea, 1968ko irailaren 13a) Nafarroan azken hiru hamarkadetan eskultura plastikoaren arloan dauden figurarik nabermenetako bat da. Iruñean 1968. urtean jaioa, 20 urterekin jaso zuen bere lehenengo saria eskulturaren arloan. Hurrengo hamarkadetan ospe handia lortu zuen hainbat sari eskuratu eta beste hainbat erakusketa aurkeztu ondoren, estatu mailan figura ezagun bat bihurtuz. Orokorrean, bere eskultura eguneroko objektuekin egina dago, abstrakzioaren eta figurazioaren mugan beti. Bere obrak karga metaforiko handia izan ohi du, hausnarketa bultzatuz objektu horien zeregina aldatuz.[1]

Javier Muro
Bizitza
JaiotzaIruñea1968ko irailaren 13a (55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
javiermuroescultura.com
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kanpusean ikusi daitekeen "Fuga" eskultura, Javier Murok 1997. urtean egina.

Biografia aldatu

Francisco Javier Muro Sanz de Galdeano Iruñean jaio zen 1968. urtean. Artearekiko interesa txikitatik datorkio, bere anai nagusia Ignacio artista delako baita ere, margolaria hain zuzen. Nafarroako Unibertsitatean Informazioaren Zientziak karrera ikasi zuen, eta garai horretan hasi zen eskulturarekin esperimentatzen. 20 urte zituenean, 1989. urtean bere lehenengo saria jaso zuen, «Pamplona, jóvenes artistas» lehiaketan lehenengo saria eskuratuz.[1]

90. hamarkadak Muroren kontsolidazioa dakar eskulturaren munduan. 1991. urtean Nafarroako Gobernuko Príncipe de Viana erakundeak “Beca de ayuda para la creación en Artes Plásticas” beka eman zion. Hurrengo urteetan lehiaketa askotan parte hartuko du, hala nola Burgoseko “Concurso Nacional de Escultura” 1993. urtean; 1995-ko Madrilgo Arte Ederren XI. Bienialean; eta Aoizko «Bilaketa lehiaketan» 1997. urtean, besteak beste. Lehiaketa guzti hauetan bi sari nabarmen jaso zituen, «Madrilgo Kutxaren» 1999-ko XXIII. Eskultura Lehiaketan bigarren saria; eta «Espainiako Kutxak» 2003. urtean prestatutako eskultura lehiaketan lehenengo saria.[2] Azkeneko sari hau “Kontserbazio egoera” deituriko obrarekin irabazi zuen, pixu sinboliko handia duen obra. Bertan, Murok bizitzari buruz modu ironiko eta metaforiko batean hausnartzen duen.

Bere lana Nafarroan aldatu

Urte guzti hauetan, hala ere, Iruñean bizitzen jarraitu zuen, eta Nafarroa mailan beste hainbat sari jaso zituen. 1999. urtean, adibidez, Nafarroako II. Eskultura lehiaketan lehenengo saria lortu zuen, “Dos soledades” obrarekin.[2] Konposizioari dagokionez, eskultura bi zati berdinetan banatutako botila bat da, xaflaz eta aluminio urtuaz egina. Eskultura bi pertsonen arteko erlazioaren metafora bat da. Saria irabazi eta gero, Nafarroako Gobernuak Murorekin jarri zen kontaktuan, Nafarroako Museoan iruindarraren obraren aldi baterako erakusketa bat antolatzearren. Erakusketa 2000. urteko iraila eta urria artean egon zen ikusgai eta bere gai nagusia egunerokotasuna izan zen. Bere obra guztiak eguneroko bizitzan aurki ditzakegun objetuekin eginak zeuden, ala nola botilak, kopak, kafe-makinak edo zartagiak. 1995. urtean Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan beste erakusketa bat prestatu zuen, eta 1999. urtean Iruñeko Zitadelan.[3]

Ikusgarritasuna estatu mailan aldatu

2006. urtean, Javier Muroren izena prentsa nazionalean agertu egin zen, bera izan baitzen Felipe Borboi eta Letizia Ortizen ezkontzarengatik Iruñeko Udalak emandako opariaren egilea. 2014. urtetik aurrera Espainiako Errege-Erreginak diren Felipe VI Borboi eta Letizia Ortiz anderearen ezkontzarengatik, Iruñeako Udalak San Fermin errepresentatzen zuen eskultura bat oparitu zien, Murok egina.[1] Urte berean, Arte Garaikideko Tarragonako Lehiaketan lehenengo saria jaso zuen. Irabazitako ospea dela eta, hurrengo urtean, konkretuki 2007-ko urrian, Madrilgo Tribeca galerian bere obraren erakusketa bat prestatu egin zen. Gainera, 2012. urtean, Nafarroako Erriberriko Errege jauregian errepikatu zuen erakusketa, eta urte berean, bere obra berrien aurkezpena egin zuen Huarteko Arte Garaikideko Zentruan, “Joaten gara” deitua.[2]

Gaur egun Iruñean bizi da oraindik, eta eskultura tailer bat dauka San Juan auzoan. Gainera, marketinaren arduraduna da Altsasuko Sunsundegui enpresan.

Lanak aldatu

Javier Muroren obra guztia figurazioaren eta abstrakzioaren mugekin jolasten du, beti orientazio oso poetiko batekin. Estetikaren arloan, eguneroko objektuen erabilera nabarmendu dezakegu, hortik ikusleari galderak sorrarazi nahian. Objektuak deformatu egiten ditu, haien funtzionaltasuna kentzeko, eta modu honetan, beste zerbaiten metafora bilakatzen dira. Bere intentzioa, ikuslea bere eguneroko bizitzan dauden elementuak begirada berri batez ikus ditzaten da. Baina ez du bakarrik objektu figuratiboekin lan egiten, abstrakzioa ere askotan landu du, modu expresionista batean. Horren adibide bat argazkian ikusten den Nafarroako Unibertsitate Publikoan dagoen “Fuga” pieza da. Kalean dituen beste obra batzuk Bertizeko Jaurerrian eta Fuerte Príncipe Erresidentzian ditu adibidez, eta Espainiatik kanpo Hego Korean eta Txilen.[3]

Lehiaketak, sariak eta erakusketak aldatu

  • 1989. urteako, «Pamplona, jóvenes artistas» lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen.
  • 1993. urteko Burgoseko “Concurso Nacional de Escultura” lehiaketan parte hartu zuen.
  • 1995. urteko Madrilgo Arte Ederren XI. Bienial lehiaketan parte hartu zuen.
  • 1995. urtean Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan bere obraren erakusketa bat egon zen.
  • 1997. urteko Aoizko «Bilaketa lehiaketan» parte hartu zuen.
  • 1997. urtean, "Fuga" deitutako bere eskultura bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko kanpusean jarri zuen Nafarroako Gobernuak.
  • 1999. urteko «Madrilgo Kutxaren» 1999-ko XXIII. Eskultura Lehiaketan bigarren saria jaso zuen.
  • 1999. urteko Nafarroako II. Eskultura lehiaketan lehenengo saria lortu zuen.
  • 1999. urtean bere obraren erakusketa bat egon zen Iruñako Zitadelan.
  • 2000. urteko irailean eta urrian, bere obraren erakusketa bat egon zen Nafarroako Museoan.
  • 2003. urteko «Espainiako Kutxak» prestatutako eskultura lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen.
  • 2006. urtean, Iruñeko Udalak Felipe Borboi eta bere emazte Letizia Ortizen ezkontzarengatik eman behar zieten saria egiteko hautatu zuen.
  • 2007. urtekoko urrian, Madrilgo Tribeca galerian bere obraren erakusketa bat prestatu egin zen.
  • 2012. urtean, Nafarroako Erriberriko gazteluan bere obraren erakusketa bat egon zen.
  • 2012. urtean, bere obra berrien aurkezpena egin zuen Huarteko Arte Garaikideko Zentruan.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Ayuntamiento de Pamplona -Muro, Javier» esculturas.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  2. a b c (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Javier Muro Sanz de Galdeano. Artista, Comisario» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  3. a b (Gaztelaniaz) Muro, Javier. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).

Kanpo estekak aldatu