Max Brod (Praga, Austria-Hungariako Inperioa —gaur egun Txekia—, 1884ko maiatzaren 27a - Tel Aviv, Israel, 1968ko abenduaren 20a) alemanezko idazlea eta filosofoa izan zen.

Max Brod

Bizitza
JaiotzaPraga1884ko maiatzaren 27a
Herrialdea Israel
Cisleithania
HeriotzaTel Aviv1968ko abenduaren 20a (84 urte)
Hobiratze lekuaTrumpeldor cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Elsa Brod (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, Charles University in Prague (en) Itzuli
Faculty of Law, German University in Prague (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, musikagilea, piano-jotzailea, eleberrigilea, itzultzailea, kazetaria, kanta-idazlea, legelari-poeta, idazlea, biografoa, iritzi-kazetaria, antzerkigilea, poeta, musikaria, antzerki-kritikaria eta goi-funtzionarioa
Lantokia(k)Praga
Jasotako sariak
KidetzaDer Kraal (en) Itzuli
Q108092396 Itzuli
Mugimenduaexpressionism (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0110761 Musicbrainz: 000235de-c6bf-401d-8b55-9807835cb3f2 Discogs: 2132790 IMSLP: Category:Brod,_Max Find a Grave: 12399 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Pragan (garai hartan Austria-Hungariako Inperioko hiria; gaur egun Txekiako hiriburua) bizi izan zen 1939 arte. Gertakizunek hartara beharturik, Praga utzi eta Israela joan zen bizitzera 1939an.

Zuzenbide-karrera egin zuen literaturari lotu aurretik. Werfel, Rilke, Kafka eta Brod «Pragako eskola» deitu izan den joerakoak dira. Brod bera idazle gisa baino gehiago ezagutzen da Kafkaren argitaratzaile eta haren interpretatzaile bezala. Izen handia eman zion 1906an argitaratu zuen Tod dem Totem (Hilen heriotza), kontakizun neoerromantikoak. 1913an Arcadia aldizkaria argitaratzen hasi zen, eta hark eman zion aukera bere iritziak argi emateko: ikuspegi politiko, sozial eta ekonomikoek idazteko gaia aukeratzean garrantzia handia dutela, eta idazteak berak ere eragin osasungarria duela. Der meister (Maisua), eta beste hainbat liburu ere idatzi zuen. Baina Kafkari buruz egindako lanak, (Franz Kafka, eine Biographie), eta hura ezagutzera emateko egin zuen lanak egin du ospetsu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu