Mieltxo Saralegi
Mieltxo Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa, 1968ko otsailaren 2a) Euskal Herriko harri-jasotzailerik ezagunenetarikoa da. Gaur egun, berea da munduko harri altxaketa errekorra bi eskuekin, 2001eko apirilaren 28an 329 kilogramoko harria jaso baitzuen.[1]
Mieltxo Saralegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mieltxo Saralegi Arribillaga |
Jaiotza | Leitza, 1968ko otsailaren 2a (56 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Bizitza
aldatu182 zentimetroko luzera du eta 132 kiloko pisua. Baserri mundutik dator. Bere aita Estebanek aizkoraren munduarekiko zaletasuna igorri zien sei seme-alabei (Gabriel, Natxi, Marbi, Esteban, Kristina eta Mieltxo). Anai-arrebetan gazteenak, Mieltxok, fisiko pribilejiatua zuen txikitatik eta agian horregatik harriari gehiago zuzendu zuen aitak. Leitzako Udal Kiroldegian lan egiten du eta Saralegi Anaiak Herri Kirolak enpresaren erakusketen sorkuntzaren arduraduna da. Iruñako Jolaskide Kiroldegian ere aritu izan da kirol monitore lanetan.
Mieltxo Edurne Nagorerekin ezkonduta dago, Txomin Nagore futbolariaren eta Jorge Nagore pilotariaren arrebarekin. Ehiza da bere zaletasunik handiena, horregatik asteburuetan ahal duen guztietan bere eskopeta hartzen du. Mieltxoren beste zaletasunen bat Leitzako familiaren baserria da, herriaren kanpoaldean kokatua. Han, ardi latxa, antzara eta idi kopuru ederra daukate. Abere hauek erakustetarako erabiltzen dituzte Iruña, Donostia edo beste hiri batzuetan.[2]
Markak
aldatuAdina | Jasotako harria (kg) |
---|---|
12 | 80 |
13 | 100 |
14 | 125 |
15 | 150 |
17 | 200 |
18 | 225 |
19 | 270 |
20 | 275 |
21 | 280 |
23 | 290 |
24 | 312 |
25 | 320 |
27 | 322 |
28 | 324 |
29 | 326 |
30 | 327 |
31 | 328 |
32 | 329 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Saralegi consigue un nuevo récord al levantar una piedra de 329 kilos Elpais.com
- ↑ Mieltxo Saralegi Saralegi.com