Urbano Mantxobas

arkitektoa eta marrazkilaria

Urbano Mantxobas Careaga (Ermua, Bizkaia 1886ko abenduaren 7a[1]Caracas, Venezuela, 1968ko apirilaren 26a) arkitekto eta marrazkilaria, bere lana espainiar Estatuan lehenengo eta Venezuelan burutu zuena gero, 1936ko Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratua izan ostean.[2]

Urbano Mantxobas
Bizitza
JaiotzaErmua1886ko abenduaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCaracas1968ko apirilaren 26a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta marrazkilaria

Bizitza aldatu

Ermuko Erdikokaleko Pedromarianeko etxean jaio zen. Lorenzo Manchobas Ormaetxea eta Salomé Careaga Ortuzar ermuar bikotearen seme hau, bigarrena izan zen 6 anai-arreben artean. Santoralaren agindu hutsez jarri zioten Urbano izena. Aitaren lana Madrilen egonik, familia joan eta etorri ibiltzen zen, eta hantxe jaioko da anaietako bat ere.[3]

Urbanok 1903an, 16 urteko mutikoa zela, Arkitektura ikasteari ekingo zion Madrilgo Eskolan. Apurka-apurka egin zuen, urtero bizpahiru ikasgaitan matrikulatuta eta 1911an urtean amaituz. Bere arkitekto formazioaren lagungarri, Madrilgo udal suhiltzaileen taldean aritu zen boluntario gisa.[3]

1913an hiriburuko España Plazan estudio tekniko bat partekatzen zuen Miguel García-Lomas Somoano ikaskidearekin.[4] Honek lotura familiarrak zituen Asturiasekin eta bereziki Ribadesellarekin eta horrek hango ateak zabaldu zien bi gazteei: 1914 eta 1922 urteen artean hainbat indiano etxeren proiektatu eta eraiki zituzten bertan,[5] hiri asturiarraren ikono bihurtu diren aberats-etxe bereziak.[6] [4] Gerora,1924an, Ribadesella bereko Santa Maria Magdalena parrokiaren hasierako proiektua sinatuko dute. Tarteka Madrilen lanean ziharduten arren,[3][7] 1920an proiektu erraldoi bati oratuko zioten: Covadongako Favila Hostala, ostatu emateko baino seminario bezala erabiliko zena.[8] Arkitekto bikoteak proiektatu eta diseinatu zuen arren, beraien konfiantzazko beste bik eraiki zuten.[3]

Urbano Ermura itzuli zen eta jaioterrian ezagututako Manolita Egaña maistra donostiarrarekin Arantzazuko santutegian ezkondu zen, 1925eko ekainaren 13an. Andoni, Imanol eta Arantza izan ziren bikotearen seme-alabak, Billabonan, Manolitaren sendiaren arrimura jaiotakoak hirurak.[3][9]

1927an Eibarko udaleko arkitekto plaza eskuratu zuen. Bertan lanean eman zituen 9 urteetan, Eibarko hirigintza eta industriagintzaren protagonistetako baten bihurtuko zen, bereak izanik eraikin eta tailer ugariren diseinua edota eraikuntza, euretako asko gerra eta herriaren hazkundearen gora-beheretan suntsituak.[3][10]

Udal arkitekto bezala, 1936ko Espainiako Gerra Zibilean erantzukizun desberdinak zituen, tartean bonbardaketek eraikin publikoetan eragindako kalteak gainbegiratzea. Ormaiztegiko bidezubiaren dismuntaian hartu zuen parte, injenieru birekin batera eta nondik moztu behar zen aholkatu zuen: tropa frankistei pasoa moztea zen asmoa eta baita zubiaren suntsiketa saihestea ere.[3][9][11] Akzio horrek heriotza-zigor hirukoitza ekarri zion, bera aurrean ez zela epaitu ostean. Kartzelaratze eta exekuzio ziur bati izkin egiteko asmoz, erbesterako bidea hartu behar izan zuen.[9][12][13]

Erbestea aldatu

Santanderrera lehenengo eta handik Ziburura abiatu zen iheska; hantxe batu zitzaizkion Manolita eta hiru seme-alabak. Ezin zuenez arkitekto gisa jardun, hiriburu lapurtarrean gaztelaniazko klaseak emanez eta altzairu-denda baten marrazkilari gisa aritu zen.[9][14]

1938an familia osoa Belgikara leku-aldatu zen eta han kokatuta zegoen Eusko Jaurlaritzarentzat funtzionario bezala egin zuen lan Anberesen. 1939an Bigarren Mundu Gerra hasi baino egun batzuk lehenago, Urbano itsasontziz alde zuen Venezuela aldera. Hamar urte beranduago, Euskal Herrirako itzulera gero eta urrunago zegoela ikusita, Caracasen batu ziren berarekin Manolita eta 3 seme-alabak.[9][14]

Venezuelak, Eleazar López Contrerasen gobernupean, esku zabalik hartu zituen Espainiako gerraren atzaparretatik ihesiz zihoazenak; herrialdea hazkunde betean zegoen eta pertsona asko, tartean arkitektoak, Venezuelaren goraldiaren protagonista bihurtu ziren.[9] Urbano Mantxobasek Caracaseko Construcciones Paúl enpresan egin zuen lan ia bizitza osoan [9] [8] [15] eta 50eko hamarkada bere sasoirik oparoena izango zen, eraikin ugari proiektatuz bertan: etxebizitzak,[16] [17] ikastetxeak,[18] elizak... tartean Coromotoko Andramariarena.[19] [20]

1942ko uztailaren 9ko agindu batek, Espainian Bigarren Errepublikaren idealekin konprometitutako arkitektoek zigortzen zituen eta Mantxobasi, beste profesio kide batzuei bezalaxe, "Estatuko lurralde osoan jarduera publikoa eta pribatua erabat eteteara" exigitu zion.[5] 60ko hamarkadan Euskal Herrira itzultzeko ahalegina egin zuen, baina burutik kendu zioten, bere gaineko auzi judiziala oraindik indarrean zegoelako.[9]

Venezuelan ideologia desberdinetako pertsonak ezagutu zituen eta hartu-eman sendoa izan zuen erbesteratu euskaldunekin. Pentsamoldez desberdinak izan arren ere, euskaltasunak batzen zituen. Nazionalista eta elizkoia zen Urbano eta, esaterako, estima handitan zuen Toribio Etxebarria idazle eibartarra, sozialista eta bera ez bezala ateoa.[9]

1968ko apirilaren 26an zendu zen, erori eta haren osteko ebakuntzaren konplikazioen ondorioz. Caracaseko Hegoaldeko kanposantuan hilobiratu zuten, Panteón de los Vascos deituriko gunean.[14]

Lanak aldatu

Arkitekturari lotuta eman zituen urteetan, eraikin ugariren proiektu edota eraikuntza sinatu zituen, gehiengoa Asturias,[21] Euskal Herria eta Venezuelan kokatuak.[22][14][23][24][25][26]

ERAIKIN ESANGURATSUENAK
IZENA MOTA KOKAPENA HERRIA URTEA
Calleja doktorea txaleta Dionisio Ruisánchez, 44 Ribadesella 1914
La Casina txaleta Dionisio Ruisánchez, 18 Ribadesella 1915
Villa San Pedro txaleta Dionisio Ruisánchez, 46 Ribadesella 1917
Aledoko markesa txaleta Dionisio Ruisánchez, 48 Ribadesella 1919
Ribamar txaleta Dionisio Ruisánchez, 32 Ribadesella 1919
Antero Prieto txaleta Dionisio Ruisánchez, 4 Ribadesella 1922
Miguel LLano txaleta Ricardo Cangas, 4 Ribadesella 1922
Sta. María Magdalena eliza Manuel Fernández Juncos, 25 Ribadesella 1924
Eskoriatzako bizkondea etxebizitza +

bulegoak

Gran Vía, 22 bis Madril 1919
Favila hostala Covadonga Cangas de Onís 1920
Rantxua txaleta Txabisola Ermua 1923
Iturgain txaleta Izelaieta, 5 Ermua 1925
Gurenda batzokia Izelaieta, 3 Ermua 1935
Bildosola txaleta Mekola Eibar 1927
Hilario Unzeta txaleta Arratebide, 25 Eibar 1927
Tuberkulosoen ospitala Legarre Eibar 1927
Mandiola auzo-eskola Mandiola-balle Eibar 1928
Silverio Mandiola trinkete frontoia Txonta Eibar 1928
Julian Larreategi tailerra Isasi Eibar 1929
Agustin Gabilondo tailerra Ardantza Eibar 1929
Aginaga auzo-eskola Aginaga Eibar 1929
Ospitaleko kapera Legarre Eibar 1929
Ignacio Arrillaga klinika Urkizu Eibar 1930
Pedro Mª Zarraua etxebizitza Isasi Eibar 1930
Jose Ormaetxea tailerra Matxaria Eibar 1930
Crucelegi anaiak tailerra Ibargain, 6 Eibar 1930
Jose Solaegi tailerra Ibargain, 14 Eibar 1930
Lasa eta Azkoaga tailerra Barakaldo Eibar 1930
Candido Arrizabalaga tailerra Ibarkurutze Eibar 1931
Untzaga komunak Untzaga Eibar 1931
O´Donnell garbitegia O´Donnell Eibar 1932
Txonta garbitegia Txonta Eibar 1932
La Salle ikastetxea Isasi, 34 Eibar 1932
Orbeatarren panteoia Urki Eibar 1933
Alhondiga berria alhondiga Pagei Eibar 1934
Ibarkurutz iturria Ibarkurutz Eibar 1935
Infekziosoen pabiloia ospitala Legarre Eibar 1935
Hilario Unzeta etxebizitza Arratebide, 23 Eibar 1935
Txaltxazelai frontoia Txaltxazelai Eibar 1936
Maltzaga auzo-eskola Maltzaga Eibar 1936
San Andres txaleta Chacao Caracas 1940
Nª Sra. Guadalupe ikastetxea Casanova Caracas 1948
Colimodio eraikina La Candelaria Caracas 1949
Aralar eraikina Baruta Caracas 1950
Maria Auxiliadora ikastetxea Altamira Caracas 1953
Yriarte etxea Valle Arriba Golf Club Caracas 1955
Urbaneja etxea Country Club Caracas 1956
El Carmelo ikastetxea Colinas de las Acacias Caracas 1957
Coromoto eliza El Paraíso Caracas 1960
Punto Fijo eraikina Sabana Grande Caracas 1960
Ricardo Beiner etxea El Hatillo Caracas -
Biarritz erresidentzia Altamira Caracas -
Las Marías eraikina Urdaneta Caracas -
Carúpano alkatetza Carúpano Caracas -
Mendigain eraikina Cumbre de Curumo Caracas -

Estiloa aldatu

Bere eraikinetan estilo desberdinak tartekatu zituen, besteak beste, cottage ingelesa, neobarrokoa, erregionalismoa eta batez ere neovasco deiturikoa. Ondoan izan zuen beti arkitekturak duen funtzio sozialari eta herritarren onurari men egiteko konpromisoa.[3]

Bere eskuz marraztu eta Eibarko udal artxiboak gordetzen dituen 80tik gorako planoak zehaztasun eta kontu handiz daude eginak. Planoen zehaztasunak erakusten duen bezala, marraztea bere ofizioaren parte izan zen, baina aisialdian ere gustuko jarduera zuen; familiak berak egindako irudi mordoxka kontserbatzen du Caracasen.[14]

Aitortza aldatu

2005. urtean Venezuelako Ondare Kulturaleko Institutuak Urbano Mantxobasen eraikin batzuei Interes Kulturaleko Ondasun izendapena eman zien eta harrez geroztik 50. hamarkadako "Caracaseko hiri arkitekturarik onenaren testigantza" bezala kontsideratuta daude.[14] [27]

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
  2. «FamilySearch.org» ancestors.familysearch.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  3. a b c d e f g h Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 279. zkia. (2019ko ekaina) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  4. a b (Gaztelaniaz) Llavona Campo, Marta. (2007). Una arquitectura de distinción. Análisis y evolución de la casa indiana en el Concejo de LLanes entre 1870 y 1936. Real Instituto de Estudios Asturianos, 199-201 or. ISBN 8489645027..
  5. a b (Gaztelaniaz) del Río, Higinio. (2012). Joaquín Ortiz. Un arquitecto racionalista. Hércules Astur Ediciones, 212 or. ISBN 978-84-86723-65-1..
  6. (Gaztelaniaz) «Casas de Indianos Playa Santa Marina Ribadesella» Turismo Rural de Ribadesella - ARITUR 2016-07-13 (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  7. (Gaztelaniaz) VIA, Viviendas y oficinas para el vizconde de Escoriaza Dirección Calle GRAN; mapa 40.420196449810746, 22B 28004 MADRID Madrid España Barrio / DistritoJUSTICIA / CENTRO Guardar en mi libreta de direcciones Ver; -3.700434184151691. «Viviendas y oficinas para el vizconde de Escoriaza - Patrimonio cultural y paisaje urbano» patrimonioypaisaje.madrid.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  8. a b (Gaztelaniaz) Urbipedia. «Urbano de Manchobas Careaga - Urbipedia - Archivo de Arquitectura» www.urbipedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  9. a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) Rekalde Delgado, Ana Isabel. (2013). Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak. Identidad e integración. Voces del exilio vasco. Arantza Manchobas Egaña. Donostia: Hamaika Bide Elkartea, 267-279 or..
  10. (Gaztelaniaz) «El chalet de Vildósola se urbanizará para crear un parque y viviendas en la parte alta» El Diario Vasco 2012-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  11. (Ingelesez) 25711788. «Oarso 2013» Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  12. SLU, Herritar Berri. (2014-09-11). «Ormaiztegiko zubiaren eraisketa: soplete bidez egindako ekintza gogoangarria» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  13. (Gaztelaniaz) Garc&iacute, Dorde Cuvardic; a. (2014-01-01). «María Luisa San Miguel. Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak. Identidad e integración. Voces del exilio vasco» Revista de Filología y Lingüística de la Universidad de Costa Rica 40 (1): 270–272. (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
  14. a b c d e f Elkartea, Euskal Birusa. (2019-07-16). «Drogetenitturri, 280. zkia. (2019ko uztaila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  15. (Gaztelaniaz) del Cueto, Juan Ignacio. (2019). Presencia del exilio español en la arquitectura mexicana. Ateneo español de México, 19 or..
  16. Urbana, Fundación De La Memoria. (2014-09-15). «Caracas Moderna©: 488. Municipio Chacao / Parroquia Chacao / Quinta San Andres (1940s)» Caracas Moderna© (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  17. (Gaztelaniaz) jemartinezarq. (2013-06-09). «Edif. Aralar» Construido en Caracas (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  18. (Gaztelaniaz) Ciudad, Fundación Arquitectura y. (2017-01-05). «1948• Colegio Nuestra Señora de Guadalupe» Fundación Arquitectura y Ciudad (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  19. (Gaztelaniaz) Santuario de Nuestra Señora de Coromoto. 2021-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  20. «Caracas Moderna©» fundamemoria.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  21. (Gaztelaniaz) Alvarez, Covadonga. (1995). Baños de mar en Ribadesella. 1890-1936. Urbanismo, arquitectura y sociedad. Asociación cultural Amigos de Ribadesella, 407-480 or. ISBN 978-84-60-536437..
  22. (Gaztelaniaz) Baraja, Jon. (2015-05-05). «Lorenzo, Luzio y Fede, 80 años de fe en Ermua» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
  23. (Ingelesez) 12735515. «Suite iberia» Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
  24. «https://twitter.com/arquitecturavzl/status/1514778029884538883» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  25. (Malaysieraz) «Santuario Covadonga - Hoy, 18 de mayo, celebramos el Día Internacional de los Museos. Esta es la fachada del Museo de Covadonga, un edificio construido en los años veinte del siglo pasado por los arquitectos Miguel García Lomas y Urbano Manchobas. | Facebook» ms-my.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  26. «Bazenekien duela 130 urte jarri zela Ibarkurutzeko iturriaren lehen harria?» Eibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  27. Urbana, Fundación De La Memoria. (2008-06-10). «Caracas Moderna©: 50. Municipio Baruta / Parroquia Nuestra Señora del Rosario de Baruta / Edificio Aralar (1950)» Caracas Moderna© (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).

Kanpo estekak aldatu