Asun Fernandez de Garaialde

politikari espainiarra

Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1968ko abuztuaren 18a) nafar politikaria da.

Asun Fernandez de Garaialde

Nafarroako parlamentari

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia

Nafarroako parlamentari

2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2007 - 2019
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAsun Fernández de Garaialde
JaiotzaAltsasu1968ko abuztuaren 18a (55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar
Nafarroa Bai
Nafarroa Bai 2011
Euskal Herria Bildu
Orain Errepublikak

Ibilbidea aldatu

2003ko hauteskundeetako emaitzei esker, Aralar alderditik, Altsasuko alkate bihurtu zen Fernandez de Garaialde[1]. Agintaldi horretan, ezezagun batzuek alkatearen etxearen kontra pintura bota zuten eta ateari su eman zioten, kale borrokaren erasoa jaso zuen Aralarreko lehendabiziko kidea alegia[2].

Fernandez de Garaialde Parlamenturako Nafarroa Baiko zerrendan hirugarrena joan da 2007ko hauteskundeetan.

 
Asun Fernandez de Garialde ezkerretik bigarrena EH Bilduren aurkezpen batean.

2011ko udal hauteskundeetan, NaBai 2011 koalizioko zerrendaburu izan zen Altsasuko udalerako[3]. Bilduk hauteskundeak irabazi ondoren, alkate izatetik zinegotzi izatera pasa zen Altsasuko udaletxean.

2011ko abenduan Nafarroako Aralar alderdiaren koordinatzaile aukeratu zuten[4], Txentxo Jimenez ordezkatuz.

2015ean, Aralar EH Bilduko kide zela, koalizio honetatik Nafarroako parlamentari aukeratua izan zen.[5]. 12 urte parlamentari izan ondoren, ez zen berriro aurkeztu.

Erreferentziak aldatu

  1. «Albisteak | EHB» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. Press, Europa. (2007-01-05). «Crónica ETA (5).- La alcaldesa de Alsasua, primer miembro de Aralar víctima de kale borroka» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, N. G.. (2011-04-19). «Asun Fernández de Garaialde será la candidata de NaBai en Alsasua» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  4. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2011-12-17). «Asun Fernández de Garaialde, nueva coordinadora de Aralar en Navarra - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).