Frantzisko Xabier Bustillo

Nafar apezpiku eta kardinala
Francisco Javier Bustillo» orritik birbideratua)

Frantzisko Xabier Bustillo Ripodas OFM.Conv. (Arre, Ezkabarte, 1968ko azaroaren 23a) Nafarroa Garaiko frantziskotar apaiza eta kardinala da.[1] 2021etik Ajaccioko apezpikua da.

Frantzisko Xabier Bustillo

bishop of Ajaccio (en) Itzuli

2021eko maiatzaren 11 -
Olivier de Germay (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ajaccio (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Bustillo
JaiotzaArre1968ko azaroaren 23a (55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaFaculté de théologie de l'Institut catholique de Toulouse (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra eta apezpiku katoliko latindarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Komentualen Ordena

Bizitza aldatu

Frantzisko Xabier Bustillo Arren jaio zen 1968ko azaroaren 23an.[1] Frantziskotar komentualek Elizondon zuten apaiztegi txikian sartu zen, eta Lekarozen ikasi zuen batxilergoa.[2] Hamazazpi urte zituelarik, Paduara joan zen nobiziotza hastera. 1992ko irailaren 20an egin zituen boto handiak, eta 1994ko irailaren 10ean apaiztu zen.[3][4]

1994an, beste lagun batzuekin batera, Narbonako San Bonaventura komentua sortu zuen. 1997an, Teologiako lizentzia lortu zuen Tolosako Institutu Katolikoan. Besteak beste, San Bonaventurako erretorea (1994-2007), Frantzia eta Belgikako komentualen probintziala (2006 2018), Narbona-Corbièresko bikarioa, eta espiritualtasun mugimendu berrietarako eta erlijioen arteko elkarrizketarako ordezkaria (2012-2018) izan zen. 2018tik aitzina, Lurdako San Maximiliano Kolbe komentuko zaindaria izan zen.[3]

2021eko maiatzaren 11n, Ajaccioko apezpiku izendatu zuen Frantzisko aita santuak, eta 2023ko irailaren 30ean kardinal.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Agesta, Joaquín Ángel. Roma: Cardenalato de Fray François-Xavier Bustillo. ofmconv.net (Noiz kontsultatua: 2024-3-26).
  2. Bustillo, designado por el Papa obispo de Ajaccio. aalecaroz.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-26).
  3. a b Mgr François-Xavier Bustillo, nouvel évêque d’Ajaccio. vaticannews.va (Noiz kontsultatua: 2024-3-26).
  4. El navarro Francisco Javier Bustillo, nuevo Cardenal. iglesianavarra.org (Noiz kontsultatua: 2024-3-26).

Kanpo estekak aldatu