Ireki menu nagusia

Harry d'Abbadie d'Arrast, jaiotzez Henri d'Abbadie d'Arrast (Buenos Aires, Argentina, 1897ko maiatzaren 6a - Monte-Carlo, Monako, 1968ko martxoaren 17a) lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen.

Harry d'Abbadie d'Arrast
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1897ko maiatzaren  6a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Monte-Carlo1968ko martxoaren  17a (70 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Eleanor Boardman Itzuli  (1940 -  1968)
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0195496

BiografiaAldatu

Arnaud Michel d'Abbadie d'Arrast lapurtar ingeniaria eta Katherine Taylor ingelesa gurasoak zituen. Aita Argentinan lanean zegoenean jaio zen. Arkitektura ikasketak burutu zituen baina gaztetatik zinemarekiko interesa izan zuen eta Lehen Mundu Gerra eta gero, George Fitzmauriceren eraginez, Hollywoodera joan zen. Bertan Charles Chaplinen eskutik hasi zen zinema munduan lanean aholkulari artistiko gisa lehendabizi eta zuzendari laguntzaile bezala geroago.[1]

1930ean Frederic Marchekin, Hollywooden geroztiko musika-komediarentzako erreferente garrantzitsua izango zen Laughter filmatu zuen. 1931an, film horretan egindako bere lanari esker, Argumentu onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen, aipamen hori lortzen duen lehen euskalduna izanez.[2]

Samuel Goldwynekin arazoak izan ondoren, Estatu Batuak utzi[3] eta Espainiara jo zuen bere emazte Eleanor Boardman aktore amerikarrarekin. Bertan filmatu zen La traviesa molinera (1934), garaiko espainiar filmik hoberenetariko bat. Baigorriko sendi-gaztelura itzuli zen. Monte-Carlora sarri zihoan joko zalea baitzen.[2] Bertan hil zen 1968an, ahaztuta.[4]

LanakAldatu

ZuzendariaAldatu

GidoigileaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskadiko Filmategia D'Abbadie D'Arrast , Henri (Harry) .
  2. a b   Auñamendi Eusko Entziklopedia Henry D'abbadie D'arrast .
  3.   Harry d'Abbadie d'Arrast Grand dictionnaire illustré du cinéma éditions Atlas ISBN 2-7312-0412-4 .
  4.   Ciment, Michel (1998) Dizionario Larousse del cinema americano Gremese editore 31 or. ISBN 88-7742-184-3 .