Ireki menu nagusia

Raï (arabieraz: راي‎, rɑi ahoskatua, eusk: 'iritzi') 1930eko hamarkadan Aljerian sortutako musika generoa da, beduinoen, espainiarren, frantziarren, afrikaren eta arabiarren musika nahastuta.

Raï
Sorrera 1930eko hamarkada–egun
Sorlekua Aljeria
Hedapena Magreb eta Frantzia
Instrumentuak Gaspa, guellal (tradizional); erritmo-kaxa, sintetizadore, sekuentziadore (moderno)
Azpigeneroak
Bedoui citadiniséRaï'n'B

Raï abeslariei cheb (shabab, gazte) diete, chaabi abeslariei sheikh (xeke, zahar) deitzen baitiete. Estiloa Oran, Relizane, Mostaganem, Chlef, Aïn Témouchent edo Sidi Bel Abbes hirietako auzo txiroetan sortu zen. Tradizionalki abeslariak gizonak baziren ere, XX. mendearen amaieran emakume abeslariak agertu ziren. Hitzak gatazka sozialei buruzkoak izan ohi dira, askotan politika kolonialen aurkakoak.[1] Aljeriar gazteek asko maitatua zutenez, gobernuak musika nazional izendatu zuen. Erabakia ez zen islamisten gustukoa, Cheb Hasni bezalako abeslariak ere hil zutenak.

ErreferentziakAldatu

  1. Gross, Joan, David McMurray & Ted Swedenburg (1994) Jonathan Xavier and Renato Rosaldo ed. «Arab Noise and Ramadan Nights: Raï, Rap, and Franco-Maghrebi Identities» Diaspora The Anthropology of Globalization 3 (1): 3- 39.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raï  
  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.