Síofra O'Leary

irlandar legelaria eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiko lehendakaria

Síofra O'Leary (Dublin, Irlanda, 1968ko irailaren 20a) irlandar legelari eta epailea da. 2022ko irailaren 19an Giza Eskubideen Europako Auzitegiko lehendakari hautatu zuten, erakundearen historian lehenengo emakume lehendakaria izanik.[1]

Síofra O'Leary
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epailea

2015 -
Bizitza
JaiotzaDublin1968ko irailaren 20a (55 urte)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta epailea
Enplegatzailea(k)Europako Kolegioa
KidetzaCommon Market Law Review (en) Itzuli
King's Inns (en) Itzuli

Biografia aldatu

Zuzenbide Zibila ikasi zuen Dublinen, eta ondoren Europako Zuzenbidean egin zuen doktoretza, Florentzian. Bere tesian oinarrituta, The evolving concept of Community citizenship: from the free movement of persons to union citizenship (1993) izenburu bera duen liburu bat idatzi zuen 1996an.[2]

Ikertzaile aritu da Cadizko Unibertsitatean, Londreseko Unibertsitatean, Cambridge eta Dublinen.[3][4]

1996 eta 2015 urte artean Europar Batasuneko Justizia Auzitegian egin du lan, Luxenburgon. 2015etik ordea, Irlanda ordezkatzen zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegian eta horrez gain, auzitegiaren lehendakari-ordea zen. 2022ko azaroaren 1ean Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren lehendakaritza hartu eta, Robert Spano ordezkatuko du, karguan bederatzi urtez egondako islandiarra.[3][4]

Argitalpenak aldatu

Liburuak aldatu

  • The Evolving Concept of Community Citizenship : From the free movement of persons to Union citizenship (1996, Kluwer Law International).[5]

Artikuluak aldatu

  • The curious case of frontier workers and studi finance: Giersch. Case C-20/12, Elodie Giersch v. État du Grand-Duché de Luxembourg, Judgment of the Court of Justice (Fifth chamber) of 20 June 2013 (Common market law review, 51, 2, 2014).[6]
  • Applying principles of EU social and employment Law in EU staff cases (European law review, 6).[7]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • Irlandako King’s Inns Elkarteko ohorezko kargua.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Phelan, Shane. (2022-09-19). «Irish judge to become first female president of the European Court of Human Rights» Irish Independent (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
  2. a b (Ingelesez) «Alumna Síofra O’Leary elected President of the European Court of Human Rights» European University Institute (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) Sahuquillo, María R.. (2022-09-19). «La jurista Síofra O’Leary, primera mujer en presidir el Tribunal Europeo de Derechos Humanos» El País (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  4. a b (Gaztelaniaz) España, El Periódico de. «El Periódico de España | epe.es» elperiodicodeespana (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  5. (Ingelesez) O'leary, Siofra. (1996). The Evolving Concept of Community Citizenship : From the free movement of persons to Union citizenship. Kluwer Law International ISBN 978-90-411-0878-4. (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  6. O'Leary, Siofra. (2014). «The curious case of frontier workers and studi finance: Giersch. Case C-20/12, Elodie Giersch v. État du Grand-Duché de Luxembourg, Judgment of the Court of Justice (Fifth chamber) of 20 June 2013» Common market law review 51 (2): 601–622. ISSN 0165-0750. (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  7. O'Leary, Siofra. (2011). «Applying principles of EU social and employment Law in EU staff cases» European law review (6): 769–797. ISSN 0307-5400. (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).

Kanpo estekak aldatu