Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

New Yorkeko Cornell Unibertsitatean lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran penizilina sintetizatu zuen taldeko kide izan zen. Gero, transferentziako azido erribonukleikoaren (tRNA) egitura kimikoa ikertu zuen. Molekula hori funtsezkoa da kode genetikoa eta proteinen sintesia interpretatzeko. Lan horiengatik, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1968an, H. G. Khorana eta M. W. Nirenbergekin batera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert William Holley  

ErreferentziakAldatu