Mikel Kazalis
Mikel Kazalis, Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako musikaria da. Bere musika ibilbidea Estigia taldean ekin zuen 80ko hamarkadan. Hala ere 1988an taldea utzi eta Anestesia taldea sortu zuen. Hemendik aurrera, Anestesia taldean jotzeaz gain, beste hainbat talde paralelotan jotzen du. Horren adibide, Negu Gorriak (Baxu-jotzaile moduan) edota 2Kate taldeak ditugu. 2001. urtean, Kuraia taldean jotzen hasi zen, Dut taldetik zetozen Galder Izagirre eta Joseba Poncerekin batera, ahotsa Fernandok jartzen zuelarik. 2010.hamarkadan Matxura taldea sortu zuen, Fer Apoa -El Corazón del Sapo, Kuraia-, Aitor Abio Pi L.T. eta Txarli Diaz -Anestesia- ekin batera.
Mikel Kazalis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1968 (52/53 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | disko-ekoizlea eta gitarra-jotzailea |
Taldeetan jotzeaz gain, Fidelenea izeneko grabaketa estudio bat du Zarautzen.
DiskografiaAldatu
EstigiaAldatu
- Falso Profeta (Autoekoizpena, 1987).
- «Noche fría» eta «El suicida» Descarga norte errekopilatorioan (Discos Suicidas, 1988).
AnestesiaAldatu
- Anestesia Cerebral (1989, maketa)
- Moralidad (1990, maketa)
- Toki berean (1992, Esan Ozenki)
- Gorrotoaren ahotsa (1993, Esan Ozenki)
- Erantzun (1995, Esan Ozenki)
- Gu (1997, Esan Ozenki)
- Ultra-komunikatzen (2000, Esan Ozenki)
- Terapia (2006, Bonberenea Ekintzak)
- Zirkulutikespiralera (2015, Bonberenea Ekintzak)
Negu GorriakAldatu
- Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991).
- Herrera de la Mancha. 90-12-29 (Esan Ozenki, 1991). VHS.
- Gora Herria (Esan Ozenki, 1991). Maxisingle.
- Tour 91+1 (Esan Ozenki, , 1992). VHS.
- Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
- Negu Gorriak Telebista (Esan Ozenki, 1994). VHS.
- Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994).
- Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995).
- Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996).
- Salam, agur (Esan Ozenki, 1996).
- 1990 - 2001 (Metak, 2005). DVD.
2KateAldatu
- Bide laburra (Esan Ozenki, 1997).
- Birziklatu (Esan Ozenki, 1999).
KuraiaAldatu
- Kuraia (Metak, 2001).
- Iluntasunari Barre (Metak, 2003).
- Piztu da Piztia (Metak, 2005).