Iñigo Juaristi

futbol entrenatzaile berangarra

Iñigo Juaristi Caballero (Berango, 1968ko urriaren 20a) bizkaitar futbol-entrenatzailea da, emakumezkoen taldeak entrenatzen aritzen dena. Espainiako lau liga irabazi zituen Athletic taldearekin eta Euskal selekzioko entrenatzailea ere izan da.

Iñigo Juaristi
Bizitza
JaiotzaBerango1968ko urriaren 20a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Ibilbidea aldatu

Bizkaiko hainbat emakumezkoen futbol talde entrenatu zituen harik eta Leioa lehen mailara igo eta Athletic bihurtu zen arte. Talde bilbotarrarekin lau liga irabazi zituen[1]. 2019an Bizkerre Futbol Taldera itzuli zen[1] eta 2021-22 denboraldian Lehen Nazionaleko txapelduna izango zen.

2022an Deportivo Alavés Gloriosas taldeak fitxatu zuen[2].

Emakumezkoen euskal selekzioko entrenatzailea ere izan da 2017 eta 2022 artean[3].

Taldeak aldatu

Hona hemen Iñigo Juaristik entrenaturiko taldeen hurrenkera:[4]

Taldea Urteak Ligak Lorpenak
         Bizkerre F.T. (Getxo) 1988-1991
         Sondika K.E. 1994-2000 Lehen maila 3.a (hiru aldiz)
         Leioa K.E. 2000-2002 Euskal Liga 1.a (Superligara igo)
         Athletic 2002-2005 Superliga (1. maila) hiru liga garaipen
         Berango F.T. 2005-2006
         Athletic 2006-2010 Superliga (1. maila) Liga garaipen bat
         Athletic-B 2012-2015 Bigarren maila
         Bizkerre F.T. (Getxo) 2019-2022
         Deportivo Alavés Gloriosas 2022- Lehen maila

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Juaristi, quien llevó al Athletic femenino a lo más alto, toma el mando del Bizkerre» El Correo 2019-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Iñigo Juaristi, presentado como nuevo entrenador del Deportivo Alavés Gloriosas | Alavés - Web Oficial» Iñigo Juaristi, presentado como nuevo entrenador del Deportivo Alavés Gloriosas | Alavés - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  3. Iñigo Juaristik da Euskal Selekzioaren aukeratzaile berria – Euskadiko Futbol Federakundea | Federación Vasca de Fútbol. (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  4. «Iñigo Juaristi | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).

Kanpo estekak aldatu