Vedanta

Vedānta» orritik birbideratua)

Vedanta brahmanismoaren sei eskola nagusietako bat da, gehienbat Upanishadetan oinarritzen dena. Barne-eskolen artean aipatzekoak dira Sankararen (K.o. 788-820) eskola ez dualista (advaita), espirituaren askatasuna Brahmaren ezagutzaren bidez lor daitekeela dioena; Ramanujaren (1017-1137) eskola ez dualista, debozioa salbabide gisa proposatzen zuena, eta Madhvaren (1197-1276) Vedanta dualista, mundua, arimak eta Jainkoa beti bereizirik dauden izakiak direla dioena. Eskola horiek guztiek badituzte, hala ere, zenbait sineste guztientzat berdinak direnak: nortasunaren (samsara) transmigrazioa; pizkundearen zirkuluari ihes egin nahia; Vedaren nagusitasuna; Brahmanaren munduaren kausa materiala eta instrumentala biak batera direla; nortasuna dela bakoitzaren egintzen eragilea eta haien ondorioen pairatzaile edo hartzailea. Vedanta tradizio bizia da oraindik ere, eta eragin handia du Indiako kulturan eta erlijioan. Garrantzi handiko Vedantaren jarraitzaile eta pentsalari modernoak izan dira Swami Vivekananda, Aurobindo Ghose eta Sarvepalli Radhakrisnan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu