Zelai Nikolas Ezkurdia (Bilbo, Bizkaia, 1968 - ) Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramailea izan da. Lanbidez Eusko Jaurlaritzako legelari, autodeterminazio eta erabakitze-eskubidearen aldeko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu du.

Zelai Nikolas

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBarrika
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, abokatua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1993 -  2000)
Eusko Jaurlaritza  (1998 -
KidetzaGure Esku Dago

Inguma: zelai-nikolas-ezkurdia-00

Ibilbide profesionala aldatu

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1993), Europako zuzenbidean eta konstituzio zuzenbidean aditua da. Abokatu gisa aritua da (1993-1998), baita Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle zuzenbide zibilean (1993-2000). 1998tik aurrera Eusko Jaurlaritzako legelaria zenbait sailetan[1].

Gure Esku Dago erakundean sustatzaile eta bozeramailea izan zen 2013 eta 2019 urteen artean. Bozeramailetza uztean, zuzendaritza kontseiluan jarraitu zuen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Zelai Nikolas - udaltop» www.udaltop.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  2. «Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelai Nikolas